undefined

Mosaiko zuri-gorria Euskaraldiaren eskutik San Mamesen

Mosaiko zuri-gorria Euskaraldiaren eskutik San Mamesen

Athletic Club-Real Sociedad, hilaren 5ean, bariku honetan, 21:00etan, jokatuko den partidaren atarikoetan mosaiko zurigorria osatuko…

Athletic Club-Real Sociedad, hilaren 5ean, bariku honetan, 21:00etan, jokatuko den partidaren atarikoetan mosaiko zurigorria osatuko da San Mameseko harmailetan Euskaraldiaren eskutik. Irudi zuri-gorria osatuko da goiko harmaila guztietan eta beheko Ekialde Harmailan eta Harmaila Nagusian. Ipar eta Hego harmailetan zinta zurigorriak erakutsiko dira.

Mosaiko zuri-gorriaren atzeko partean Euskaraldiarekin bat egiteko instrukzioak egongo dira.

Honetaz gain, talde biek batera argazkia egingo dute pankarta batekin zelaian bertan, Euskaraldiarekin bat eginez, partida hasi baino lehenago.

Halaber, talde bietako emakumezkoen taldeek urriaren 14ko asteburuan Lezaman jokatuko duten partidan ere euskararen aldeko ariketa soziala sustatuko dute.