undefined

Sarrerak Eibarerako

Sarrerak Eibarerako

SD Eibarrek 224 sarrera eskaini dio Athletic Clubari SD Eibar -Athletic Club norgehiagokarako. Partida hori…

SD Eibarrek 224 sarrera eskaini dio Athletic Clubari SD Eibar -Athletic Club norgehiagokarako.

Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urriaren 9tik, asteartetik 10:00etatik, ostegunerarte, urriak 11, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa urriaren 11an, ostegunean, 12:00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 50 eurotakoa da.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira astelehenean, urriak 15, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko saridun bazkideen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua den Bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta ordaindu ere, gaitasunik gabe egongo litzatekela, Klubak antolatu dezakeen edozein lehiaketarako beste zozketaren batean parte hartzeko, gogoratzen dugu. Bigarren aldi batetan berriro portaera berdina izan ezkero, denboraldi berean, edozein lehiaketarako sarrerak izateko gaitasungabetzea 365 egunetarako izango da.