
Harmaila berria 2 zelaian: 3.250 pertsonentzako edukiera
Harmaila berria 2 zelaian: 3.250 pertsonentzako edukiera
Lezamako 2 zenbakidun zelaiak harmaila berria estreinatuko du larunbat honetan Bilbao Athleticek eta CD Mirandesek…
Lezamako 2 zenbakidun zelaiak harmaila berria estreinatuko du larunbat honetan Bilbao Athleticek eta CD Mirandesek jokatuko duten partidan.
Klubeko goi mailako taldeek partida ofizialak jokatzen dituzten zelaia Ekialdetik ixteko eraikina da, zut dagoena Piru Gainza harmailarekiko eta Arkuaren Harmailarekiko. Behin bukatuta, futbol zelaiaren edukiera 3.250 ikuslentzako da.
Harmailak hiru sarbide bertikal ditu, bi eskaileren bitartez eta hirugarrena igogailu baten bitartez, mugikortasun urriko pertsonentzako prestaturik. Halaber, markagailu berri bat dago bertan.
Harmailaren beheko aldean talde profesionalentzako aldagela bi atondu dira, aldagelak epaileentzat, horren lan gunearekin, dopinaren aurkako kontrolerako gunea eta komunak ikusleentzat. Guztira 600 m2 dira.
Eraikinaren diseinuak kontuan hartu du talde profesionalen beharrak eta gure emakumezkoen taldeentzako erreferentziazko azpiegitura izan nahi du.