undefined

EHUren ikasleak San Mamesen IMQ-ren eskutik

EHUren ikasleak San Mamesen IMQ-ren eskutik

Urriaren 22an, 16:30ean, EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ia ehun ikasle gerturatuko dira San Mamesera,…

Urriaren 22an, 16:30ean, EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ia ehun ikasle gerturatuko dira San Mamesera, bertan Athletic Cluben partidetan gerta daitezkeen osasun-gorabeherei eta jarduteko protokoloei buruzko heziketa osatzeko.

IMQ-k, Athletic Cluben osasun-aseguratzaileak, ikasleentzako heziketa saio hau deitu du. IMQ lan taldeko osasun-laguntzaz arduratzeaz gain, San Mamesera doan publikoaren osasun-laguntza hartzen du bere gain.

Ia ehun gazteekin batera, EHUren irakasleak, IMQ-ren sendagileak eta Josean Lekue, klubeko zerbitzu medikoen arduraduna ere egongo dira.