undefined

Ohiko Batzar Nagusia

Ohiko Batzar Nagusia

Ohiko Batzar Nagusia hasi da. Gai zerrenda: LEHENA: Aurreko Ekitaldi ekonomikoari dagozkien Urteko Kontuak eta…

Ohiko Batzar Nagusia hasi da. Gai zerrenda:

LEHENA: Aurreko Ekitaldi ekonomikoari dagozkien Urteko Kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

BIGARRENA: Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

HIRUGARRENA: Zuzendaritza Batzordearen egitasmoak eta proposamenak

LAUGARRENA: Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra ospatu baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.

BOSGARRENA: Eskari-galderak.

Javier Aldazabal idazkariak ireki du Batzar Nagusia, asistentzia eskertu eta gai-zerrenda azaldu du.

Orain Josu Urrutiak hartu du hitza: Josu Urrutiaren hitzak

Presidentearen ostean Zuzendaritza Batzako kontulariak, Alberto Uribe-Echevarriak hartu du hitza.

Parte-hartzeko txanda hasi da.

Txema Ondero: Jokalariak taldea uzteko beldurra eta soldaten igoera. Partehartze gehiago eskatzen du.
Maite Medina: Aktiboen narriatzea eta naturan duen eragina.
Juan Jose Gutierrez: Santa Monica Sportsen zorrengatik galdetu du.
Asier Alustiza: Gai zerrenda errespetatzea erregutzen du.
Oscar Diez: Bazkideen informazio eskubideari buruz eta estatutuak betetzeari buruz hitz egin du.

Bozketaren emaitzak

Aurreko Ekitaldi ekonomikoari dagozkien Urteko Kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako Kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

Bai: 484 (% 78,70)
Ez: 95 (% 15,45)
Zuri: 10 (% 1,63)
Baliogabeak: 10 (% 1,63)

Orotara: 599 (% 97,4)
Abstenzioa: 16

Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

Bai: 481 (% 78,21)
Ez: 92 (% 14,96)
Zuri: 13 (% 2,11)
Baliogabeak: 10 (% 1,63)

Orotara: 596 (% 96,91)
Abstenzioa: 19

Azkenik gai-zerrendaren azken bi puntuak jorratu dira: Zuzendaritza Batzordearen egitasmoak eta proposamenak eta bazkideek egindako proposamenak.