undefined

Emakumezkoen taldeak Belakorekin bat

Emakumezkoen taldeak Belakorekin bat

Athletic Club eta Belako taldeek bat egin dute Mungiako taldeak European Music Awards sarietarako jaso…

Athletic Club eta Belako taldeek bat egin dute Mungiako taldeak European Music Awards sarietarako jaso duen izendapena bultzatzeko.

Billalabeitia anai-arrebek (Lore Nekane eta Josu Ximun) Lander Zalakainek eta Cris Lizarragak osatzen duten Belako talde mungitarra datorren azaroaren 4an Barakaldoko BEC erakustazokan banatuko diren MTV telebista kateaeren sarietan espainiar Estatuko talde onenaren mailan Brisa Fenoy, Rosalia, Love of Lesbian eta Viva Suecia taldeekin lehiatuko da.

Helburua lortzeko intentzioarekin, joan den asteazkenean, Lezaman, Athletic Clubeko jokalariak Belako taldeko kideekin elkartu ziren elkartasuna erakusteko eta bide batez zale zuri-gorriei Belakoren alde bozkatu dezaten eskatzeko. Eman botoa.