undefined

Sarrerak Cornellarako (Bartzelona)

Sarrerak Cornellarako (Bartzelona)

RCD Espanyol-ek 750 sarrera eskaini dio Athletic Clubari RCD Espanyol – Athletic Club norgehiagokarako. Partida…

RCD Espanyol-ek 750 sarrera eskaini dio Athletic Clubari RCD Espanyol – Athletic Club norgehiagokarako.

Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urriaren 26tik, ostirala, 10:00etatik, urriaren 29ra arte, astelehena, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa , urriaren 29an, astelehenean, 12:00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 45 eurotakoa da.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteartean, urriaren 30ean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko saridun bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta ordaindu ere, gaitasunik gabe egongo litzatekela, Klubak antolatu dezakeen edozein lehiaketarako beste zozketaren batean parte hartzeko, gogoratzen dugu. Bigarren aldi batetan berriro portaera berdina izan ezkero, denboraldi berean, edozein lehiaketarako sarrerak izateko gaitasungabetzea 365 egunetarako izango da.