undefined

Sarrerak Madrilerako

Sarrerak Madrilerako

Atlético de Madrid-ek 557 sarrera eskaini dio Athletic Clubari Atlético de Madrid – Athletic Club…

Atlético de Madrid-ek 557 sarrera eskaini dio Athletic Clubari Atlético de Madrid – Athletic Club norgehiagokarako.

Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urriaren 30etik, asteartea, 11:00etatik, azaroaren 2ra arte, ostirala, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa , azaroaren 2an, ostiralean, 12:00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 40 eurotakoa da.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira astelehenean, azaroaren 5ean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko saridun bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta ordaindu ere, gaitasunik gabe egongo litzatekela, Klubak antolatu dezakeen edozein lehiaketarako beste zozketaren batean parte hartzeko, gogoratzen dugu. Bigarren aldi batetan berriro portaera berdina izan ezkero, denboraldi berean, edozein lehiaketarako sarrerak izateko gaitasungabetzea 365 egunetarako izango da.