undefined

Hauteskundeak, abenduaren 27an

Hauteskundeak, abenduaren 27an

Ohikoa den moduan, eta kazetarien galderei erantzun aurretik, Josu Urrutiaren prentsaurrekoa bi albiste azpimarragarriekin hasi…

Ohikoa den moduan, eta kazetarien galderei erantzun aurretik, Josu Urrutiaren prentsaurrekoa bi albiste azpimarragarriekin hasi da. Lehenik, bere burua ez duela hirugarren agintaldira aurkeztuko, eta bigarrenik, datozen hauteskundeak abenduaren 27an (osteguna) ospatuko direla. “Ez dago data aproposik hauteskundeak ospatzeko, egin beharreko gauza bakarra Klubaren interesak zaintzea da” aipatu du presidenteak. Erabaki hauek hartzeko oinarrizkoak izan diren “zuzentasun, zuhurtasun eta erantzunkizun printzipioak” nabarmendu ostean, hauteskundeak aipatutako daten barruan ospatzeko estatutu prozesuak martxan jarriko direla azpimarratu du.

Bide batez, erreleboari buruzko galdeketei dagokionez, presidenteak “Batzarreko kide guztiei bere esker ona” azaldu nahi izan die, “astebete eman nien nire behin betiko erabakiaren berri eta, beraiek ere gogoeta epe batean daude” gaineratu du. “Modu askean hartu beharreko erabakia da eurena” gehitu du.

Hauteskundeen egunera arte karguan segituko duen ala ez galdetuta, Josu Urrutiak adierazi duenez bere zeregina egiten segituko du, eta epe horretan erabakiak hartu beharko balira, aipatu zuenez “naturaltasunez ekingo diot, eta ona eta logikoa dena, egingo dugu; horrela ez bada hurrengoari utziko diogu”.

Athleticen kirol egoerari eta hauteskundeen dataren aukeraketan duen eraginari buruz, jakinarazi du ez dela erabakigarria izan, eta egungo kirol egoerari dagokionez, berriz esan duenez “8 urtetan memento onak eta txarrak dituzu”, eta mandatari moduan, “gauzak oso ondo doazenean burua ez da galdu behar, eta txarto doazenean egoerak hobetzeko mentalitateaz beti joan behar da”.
“Estutu beharra dago, denok batera egon eta norberak etengabean errendimendu hobea lortu” beharra dagoela gogoratu nahi izan du, eta “futbolean maiz gertatu den zerbaitetaz ari gara, eta argi eduki behar dugu egiteko kapaz garela eta buru belarri helburuaren bila joan behar dugula”.