

Azaroaren 12an, astelehena, 19:00etan, Bizkaiko Foru Liburutegian inauguratuko da literatura eta futbolaren inguruko Letrak eta Futbola 2018 jaialdia. David Golblatt eta Simon Kuper idazleen arteko solasaldi bat izango dugu eta Filippo Ricci arituko da moderatzaile lanetan.
Kuper eta Goldblatt futbolaren fenomenoaren inguruko analista ospetsuenetakoak dira eta gaur egun futbolaren munduak bizi duen egoeraren inguruan hitz egingo dute: zale ereduaren paradigma aldaketa, globalizazioa, kluben berezko izaerak eta futbolak joko eta ikuskizun gisa daukan etorkizuna.
Ekitaldia Liburutegiko Noble Aretoan izango da, Astarloa kaletik sartuta. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.
Letrak eta Futbola 2018 proiektuari buruzko informazio osoa aurki dezakezu hemen: www.letraketafutbola.com
HIZLARIEN BIOGRAFIAK:
SIMON KUPER
Simon Kuper Ugandan jaio zen 1969an baina Holandan pasatu zuen haurtzaroaren zatirik handiena. Hori dela eta, Oranje selekzioaren zale sutsutzat du bere burua eta Amsterdameko Ajax taldearen zaletzat ere bai (gutxi gorabehera). “Fútbol contra el enemigo” izan zen bere lehenengo liburua. Futbolak munduko hogeita bi herrialdetan izandako eginkizuna aztertzeko egindako bidaietan oinarritutako saiakera modukoa da. 1994an argitaratu zen eta hasiera-hasieratik futbolaren inguruko literaturaren klasikoa bilakatu zen. Kuperrek urteko kirol libururik onenaren William Hill sari ospetsua jaso zuen liburu horrengatik. Honako liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: Football in Europe During the Second World War (2003), Soccernomics (2009), Stefan Szymanskirekin batera, eta The Football Men: Up Close with the Giants of the Modern Game (2011). Futbolaren inguruan idazten du Financial Times-en eta kolaboratzaile lanetan aritzen da sarri The Observer-en eta The Guardian-en. Britainiarra da baina Parisen bizi da bere emaztearekin eta hiru seme-alabekin. Zortedunak dira, Frantziako selekzioaren aldekoak baitira, egun mundu mailako garaile den selekzioaren aldekoak, alegia.
DAVID GOLDBLATT
David Goldblatt munduko futbolaren arloko pentsalari errespetatuenetako bat da. Londresen jaio zen 1965ean eta Tottenham Hotspurs taldearen koloreak jaso zituen oinordetzan aitarengandik, bekatuengatik. Tarteka aritu zen medikuntzaren eta politikaren arloan, 2006an The Ball is Round: A Global History of Football liburua argitaratu zuen arte. Orduz geroztik futbolaren eta politikaren inguruan idatzi izan du The Guardian eta The New York times hedabideetan, besteak beste, eta sarritan kolaboratzen du BBCrekin. Foreign Press Association Sports Story of the Year saria irabazi zuen 2009an eta urteko kirol liburuaren William Hill saria 2015ean, The Game of Our lives: The Making and Meaning of English Football liburuari esker. Brasileko futbolari buruzko lan bat eta Olinpiar Jokoei buruzko beste bat ere argitaratu ditu eta irakaslea da Los Angeleseko Pritzer Collegen. 2019ko udaberrian The Ball is Round lanaren jarraipena kaleratuko du, Football is First: The Global Game in the Twenty-First Century izenekoa. Gaur egun Bristolen bizi da, futbolaren arrakastaren Bermudako Hirukian, eta Bristol Rovers taldearen bilakaerari lotu zaio.
FILIPPO MARIA RICCI
Filippo Maria Ricci Reggio Emilian jaio zen 1967an. Kazetari-lanetan aritu izan da 1993az geroztik eta 2006tik Italiako Gazzetta dello Sport egunkariaren berriemailea da Espainian. Hori baino lehenago Londresen bizi izan zen sei urtez. Hedabide italiar eta ingelesentzako berriemailea eta kolaboratzailea izan zen garai hartan. Inter Milanen zale sutsua da bere aitaren kontakizunei esker. Aitak 1930eko scudetto delakoa irabazten ikusi zituen nerazzurri haiek, zazpi urte zituenean. Dena den, Philippok futbol-arloko beste amorante bat aurkitu zuen nagusitan: futbol afrikarra. Futbol hartaz maitemindu zen kontinente beltzean zehar bidaiatzen aritu zenean, Afrikako Koparen berri emateko. “Elephants, Lions and Eagles, A journey through African football” liburu zoragarrian ageri da pasio haren inguruko kontakizuna, When Saturday Comes aldizkariak argitaratua. Hiru seme-alaba ditu, Londresen eta Madrilen jaioak. Haiei ere futbolarekiko pasioa transmititzen saiatzen da.



2019 Thinking Football Film Festival-en aurkezpena
Juan Carlos Ercoreca Athletic Club Fundazioaren Presidenteak, martxoaren 18tik 22ra egingo den zinema jaialdiaren zazpigarren…


Jon Vazquez Eguskiza, Athletic Club Fundazioaren zuzendari berria
Jon Vazquez Eguskiza (Bilbo, 42 urte) Athletic Club Fundazioaren zuzendari berria izendatu dute gaur, astelehenean, hilaren 18an.


Club Athletic-aren hilabeteko lehiaketa: Otsaila
Club Athletic-etik, hilero historia zurigorriari buruzko galdera bat egingo dizuegu.


Bertsoderbia Donostian
Real Sociedad Fundazioak, Athletic Club Fundazioarekin elkarlanean, euskal derbyari buruz jada ohikoa den BertsoDerbiaren edizio…


Erakunde-topaketa
Athletic Club Fundazioak, “Haien eskubideak jokoan” Gabonetako kanpainan zehar emandako jostailuen salmentagatik Athletic Clubek lortu…


Esker ona Fundazioaren boluntariotzaren lanari
Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak, Mikel Martinez presidenteordearekin eta Athletic Club Fundazioaren presidentea den Juan…


Club Athletic-aren hilabeteko lehiaketa: Urtarrila
Club Athletic-etik, hilero historia zurigorriari buruzko galdera bat egingo dizuegu. Erantzuna baldin badakizu, Urtarrila-ren 31a…


Gurutze Gorriaren jostailu kanpainaren amaiera
Athletic Clubek eta Athletic Club Fundazioak beste urte betez Gurutze Gorriaren Jostailu Kanpainan parte hartu…


Herriz Herri San Mameseko zabaldegian
Larunbat honetan, abenduak 22, Athletic Herriz Herri Bilbon izango da, Athletic Club – Real Valladolid…


Egun zoriontsua Lezaman
Igande honetan, Club Athletic txartelari esker, 10 eta 13 urte arteko hogei neska-mutilek esperientzia berezia…