undefined

Letrak eta futbola, Philippe Claudel San Mamesen

Letrak eta futbola, Philippe Claudel San Mamesen

Bihar, azaroak 15, 19:00etan, San Mamesen, 2018ko Letrak eta Futbola ekimenaren barruko saio bat izango…

Bihar, azaroak 15, 19:00etan, San Mamesen, 2018ko Letrak eta Futbola ekimenaren barruko saio bat izango da: Philippe Claudel idazle frantsesarekin egongo gara.

Philippe Claudel idazle eta zine zuzendaria XXI. mendeko europar artista interesgarrienetakoa da; izan ere, fikzioaren bidez, gizakion aspekturik funtsezkoenetan sakontzea lortu du. Idazlea ere frantses literaturan aditua den Rosa de Diegok bere lanen hainbat zati irakurriko ditu eta Claudelekin solasean arituko da horien inguruan, ikuspegi berritzaile eta interesgarri batetik. Horrela, futbolaren eta Athletic Clubaren inguruko erreferentziak egingo dira.

Topaketa San Mames VIP eremuko Ipar Kornerreko Aretoan izango da, 7. Atetik sartuta. Sarbidea doakoa da, lekua bete arte.
Letrak eta Futbola 2018 proiektuari buruzko informazio osoa aurki dezakezu hemen: www.letraketafutbola.com

Philippe Claudel idazle frantsesik ezagunenetako bat da gaur egun eta honako lanak idatzi ditu, besteak beste: La nieta del señor Linh (2005), El informe de Brodeck (2007) edo Bajo el árbol de los Toraya (2016), irakurleek eta kritikoek goraipatu dituztenak. Hainbat eta hainbat sari jaso ditu bere ibilbideagatik, eleberrien Goncourt saria eta Renaudot saria, esate baterako. Zinemagile modura ere opera primarik onenaren Cesar saria eta ingelesa ez den film onenaren BAFTA saria jaso zituen Hace mucho que te quiero (2008) filmari esker.

Philippe 1962ean jaio zen, Dombasle sur Meurthen, eta gaur egun hantxe bizi da oraindik. Txikitatik maite izan du futbola, baina futbolak ez du inoiz bera maite izan. 9 urte zituenean bere herriko futbol taldean sartu zen eta gol asko sartu zituen lehen denboraldian, baina okerreko atean. Ondorioz, entrenatzaileak aulkian eserarazi zuen urte osorako, bere ondoan. Noizean behin zelaian sartzen uzten zion segundo batzuetarako, partidaren amaiera markatzen zuen txistua jo aurretik. Bigarren denboraldia ez zen inoiz iritsi Philipperentzat. Philippe Claudelek armairuan gorde zituen botak, behin betiko. Orduz geroztik telebista bidezko harreman sutsua izan du futbolarekin. Nerabezaroan AS Saint-Etienne taldeak Europako kopan izandako lorpenak bizi izan zituen gogotik eta munduko malko guztiak isuri zituen Sevillan jokatu zen Frantzia-Alemania partida ospetsuan zehar. Oraindik ere George Best, Socrates, Johann Cruyff eta Eric Cantona dira gustukoen dituen jokalariak.