undefined

Teresa Herreran, Athletic Club txapeldun

Teresa Herreran, Athletic Club txapeldun

Athletic Clubak Teresa Herrera garaikurraren VI. edizioa irabazi du. Eunatek 77. Minutuan sartutako golari esker…

Athletic Clubak Teresa Herrera garaikurraren VI. edizioa irabazi du. Eunatek 77. Minutuan sartutako golari esker zuri-gorriek bigarrenez irabazi dute A Coruñako sari preziatua.

Lehenengo zatian Joseba Agirrek honako hamaikakoa ipini du Riazorgo soropilean: Andere Leguina, Ainhoa Álvarez, Vanesa Gimbert, Marta Perea, Oihane Hernández, Jone Ibáñez, Damaris Egurrola, Erika Vázquez, Leia Zarate, María Díaz Cirauqui eta Ane Azkona.

Lehenengo zatia lehiatua izan da benetan, eta Andere Leguinaren gelditu bikain bati esker 0-0 amaitu dira lehenengo 45 minutuak.

Bigarren zatian Joseba Agirrek sei aldaketa egin ditu: Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Nekane Díez eta Eunate Arraiza sartu dira Riazorgo berdegunera. Partidaren minutu erabakiorretan Athletic Club nagusi izan da eta baloiaren jabetza eskuratzeaz gain aukerak bata bestearen atzetik iritsi dira. Horrela, 77. Minutuan, Eunate Arraizak garaipenaren gola erdietsi du. Hori gutxi ez eta jokalari zuri-gorriak partidako jokalari onenaren saria jaso du.