undefined

Iker Muniainek kontratua berritu du

Iker Muniainek kontratua berritu du

Athletic Clubek eta Iker Muniain jokalariak akordioa sinatu dute eta horren arabera jokalariak gurean segituko…

Athletic Clubek eta Iker Muniain jokalariak akordioa sinatu dute eta horren arabera jokalariak gurean segituko du 2024ko ekainaren 30era arte.

Halaber, Athletic Clubek eta jokalariak kontratua diru kopuru bat ordainduta aldez aurretik iraungitzeko aukera ezabatzea adostu dute eta, beraz, ez da etete-klausularik egongo.

Iker Muniainek prentsaurrekoa eskainiko du hedabideen aurrean azaroaren 22an, ostegunean, Lezaman entrenamenduaren ostean.