undefined

Umeentzako sarrerak, Athletic Club-Girona FC

Umeentzako sarrerak, Athletic Club-Girona FC

Gaurdanik, hau da azaroaren 26az geroztik eta ostirala arte, azaroak 30ko 12:00ak arte hain zuzen…

Gaurdanik, hau da azaroaren 26az geroztik eta ostirala arte, azaroak 30ko 12:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako hamabostgarren iardunaldiaren Athletic Club-Girona FC partidarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/eu/txartel-salmenta.html loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Datorren ostiralean, azaroaren 30an, argitaratuko den zerrendaren Kodeen bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/eu/umeentzako-sarrerak.html

Txarteldegien ordutegia:

Astelehena abenduak 10, 10:30etatik 13:30etara eta 19:00etatik aurrera

*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.