undefined

Online denda oso-osorik

Online denda oso-osorik

Gaur azaroak 27tik aurrera, Athletic Clubeko online denda berriak bezero guztiei Klubeko katalogo ofizialeko produktu…

Gaur azaroak 27tik aurrera, Athletic Clubeko online denda berriak bezero guztiei Klubeko katalogo ofizialeko produktu guztiak erosteko aukera eskaintzen die. Orain arte New Balance jantzi-lerro osoa erosteko aukera bazegoen, egokitzapen eta hobekuntza epe baten ostean AC eta One Club Man markak edo gainontzeko osagarri ofizial guztiak erosteko aukera zabaltzen da. Era berean, etorkizunean salgai jarriko diren produktu eta kolekzio berriak gure dendan eskuragarri egongo dira laster.

Bide batez, denda berri honek San Mamesen bertan gozagarri diren “Match Day VIP Experience” bezalako opariak erosteko aukera ematen du, eta aurki denboraldi-erdiko Gazte Abonoa ere bertan salgai egongo da.

Online denda berria erabiltzaileen nabigazioa errazteko diseinatu da, eta menu ezberdinen bitartez erosketa eroso bezain seguruak ahalbideratzen dira. Online denda berriak Athletic Clubek azken urteetan jasandako eraldaketa digitalaren pauso berri bat da.