

Athletic Clubek bere webgune ofiziala aurkeztu du gaur. Duela bi hilabete online denda berritua argitaratu zenetik, gaurkoa beste aurrerapauso bat izan da. Bi mugarri hauek, eta aurrerantzean batuko zaizkienak, Klubaren Eraldaketa Digitalaren prozesuaren baitan daude. Prozesu honek erakundearen gestio alorrean (bazkideekin, zaleekin, peñekin eta bezeroekin harreman zuzenak) eta kirol kudeaketan (teknikariak, jokalariak, mediku-zerbitzuak eta administrazioa) eragina izan du.
Webgune berriaren garapena egiteko barne-analisi prozesua egiteaz gain, egunerokotasunean gure webgunea bisitatzen dituztenen beharren ikerketa ere egin da. Lan honen emaitza da ikusgain dagoen web orri berritua eta honen bidez gure erakundeak gizartearekin bat egingo du.
Gaur arte egin diren aldaketak etorkizunean egingo diren beste batzuen zati bat dira. Izan ere, funtzionalitate eta eduki batzuk aurrerago argitaratuko dira. Aldaketa hauen artean ondorengoak azpimarratuko genituzke:
- Esperientzia digitala. Gure helburua da inpaktua izango dituzten esperientziak sortzea eta horretarako erabiltzailearen betaurrekoak jarri ditugu gure komunikazio digitalaren erdigunean. Edukietara ahalik eta modu errazenean iristeko tresna eraginkorra eskaintzen dugu.
- Irudi berria. Athletic Cluben gure irudia berritzen saiatu gara, ez soilik garai berrietara egokitzeko, baizik eta nazioartean erreferenteak diren taldeen aldamenean egoteko.
- Sakelako telefonorako prest. Gure informazioa mugikorretatik zein tabletetatik jasotzen duten erabiltzaileengandik gertu egon nahi dugu. Webgune berri hau prest dago edozein gailutan esperientziarik onena eskaintzeko.
Laburbilduz, helburu nagusia da gune erabilgarriagoa eskaintzea bazkideentzat eta zaleentzat.
Webgune berriaren aurkezpenarekin batera, erabiltzaile guztien iritzia jakin gura genuke. 2000. urteko webgunea bisitatu zuten aintzindariekin eta baita estrainekoz nabigatzen ari direnekin ere. Horretarako orrialde honetan inkesta txiki bat gehitu dugu.
Zeure iruzkinak iristarazteaz gain, zure iritzia partekatzeagatik VIP sarrera biren bost pack-etako bat irabaz dezakezu. VIP sarrera hauek Ligako bigarren itzuliko FC Bartzelonaren aurkako norgehiagoka ikusteko izango dira.



San Mameseko soropila
Lehiaketaren belar alfonbrarik historikoenetako bat gertutik ezagutzeko elkarrizketa egin dio LaLigak Anjel Muñoyerrori.


121 urte eta hain gaztea: 1898 bilduma berria
Athletic Club, 121 urteko bizitzarekin, inoiz baino gazteagoa da, bere historiaz elikatzen da, belaunaldi batetik bestera.


Joseba Agirre (09/02)
Streaming – Prentsaurrekoa Lezaman 12:00


19 urte azpiko deialdia
Unai Vencedor jokalaria deitu du 19 urte azpiko espainiar selekzioak otsailaren 12an eta 14an Azerbaiyan…


Andoni Bombin, Metodologia-arloko arduradun berria
Andoni Bombin (1982/02/07) Lezamako Metodologia-arloko arduradun berria da. Bombin nazio mailako futbol entrenatzailea da (UEFA…


Dena prest Genuine taldearen abentura berri baterako
Kirol munduan alaitasuna kutsatu eta zabaltzeko eredu garbirik baldin badago, egungo Fair Play sariduna den…


18 urte azpiko deialdia
18 urte azpiko espainiar selekzioak Beñat Prados Athletic Clubeko jokalaria deitu du Kanaria Handiko Las…


Lezamako jokalarien kontratuen egoeraren aldaketak
Urtarrilan zehar honako aldaketak gertatu dira Lezamako jokalarien kontratuen egoeran: -Oier Luengo Bilbao Athleticetik 2.B…


U23 Premier League, deialdia
Tottenham Hotspur-Athletic Club The Lamex Stadium Urtarrilak 23, 19:00etan. Artola, Benito, Bernaola, García de Albéniz,…


19 urte azpiko deialdia
Aitor Paredes jokalaria deitu du 19 urte azpiko espainiar selekzioak urtarrilaren 16a selekzioak jokatuko dituen…