undefined

Deportivo Alaves-Athletic Club partidarako sarrerak

Deportivo Alaves-Athletic Club partidarako sarrerak

Deportivo Alavesek 387 sarrera eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko. Bisitarien Beheko…

Deportivo Alavesek 387 sarrera eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko. Bisitarien Beheko Fondoan 76 sarrera dira eta beste 3 11 Goiko Fondoan. Horietako 55 Klubeko konpromezuentzat gordetzen dira.

Partida hori ikusteko geratzen diren 332 sarreretakoren bat erosi nahi duten bazkideekKlubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke abenduaren 3tik, astelehena, 17:00etatik, abenduaren 7ra arte, ostirala, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa abenduaren 7an, ostiralean, 12:00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioak 35 eta 40 eurokoak dira, bisitarien Behe eta Goiko fondoetan, hurrenez-hurren.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira ostegunean, abenduaren 13an, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.