undefined

Umeentzako sarrerak, Athletic Club – Real Valladolid

Umeentzako sarrerak, Athletic Club – Real Valladolid

Gaurdanik, hau da abenduaren 11az geroztik eta ostirala arte, abenduak 14ko 12:00ak arte hain zuzen…

Gaurdanik, hau da abenduaren 11az geroztik eta ostirala arte, abenduak 14ko 12:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako hamazazpigarren iardunaldiaren Athletic Club-Real Valladolid partidarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/txoko loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Datorren ostiralean, abenduaren 14an, argitaratuko den zerrendaren Kodeen bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

Txarteldegien ordutegia:

Abenduak 21, ostirala, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Abenduak 22, larunbata, 10:30etatik 13:00etara eta 18:30etatik aurrera.

*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.