undefined

Hauteskunde-batzordearen oharra

Hauteskunde-batzordearen oharra

Gaur, 2018ko abenduaren 15ean, Aitor Elizegi jaunaren Hautagaitzak argitaratu duen oharraren harira, hautagaien artean boto-paperen…

Gaur, 2018ko abenduaren 15ean, Aitor Elizegi jaunaren Hautagaitzak argitaratu duen oharraren harira, hautagaien artean boto-paperen banaketarekin eta hautagaiek Ibaigane Jauregitik kanpo erabiltzeko eduki zezaketen ahalmenarekin lotuta, Athletic Clubeko Hauteskunde-batzordeak honako hau jakinarazi nahi du:

-Hauteskunde-prozesu guztietan (hauteskunde orokorrak, autonomikoak, foralak, udal-hauteskundeetan…) boto-emaileek eduki badituzte boto-paperak hauteskunde eremuetatik kanpo, nahi duenaren erabateko diskrezioa, sekretua eta boto-askatasuna bermatzeko, edozein hauteskunde-prozesu batean funtsezkoak diren oinarriak hain zuzen ere, eta baita hauteskundeen beraien dinamika azkartzeko ere. Eta horrela izango da, ohikoa den legez, kudeatu behar dugun hauteskunde-prozesu honetan.

-Aldi berean, Athletic Clubeko Estatutu Sozialek arautzen duten prozesu honetan gogoeta-egunik ez dela aurre-ikusten jakinarazi nahi dugu eta, beraz, ez dagoela inolako arrazoirik egun horretan hauteskunde-kanpainarekin ez segitzeko.

-Hauteskunde-prozesuan zehar hautagaitza bakoitzaren ordezkariak klubeko bulegoetara sartzen direla dokumentazioa, abalen inprimakiak edota boto-paperak jasotzeko, hautagaitza biak egiten ari diren legez, eta Hauteskunde-batzordea haien esanetara dagoela edozein galdera erantzuteko edota edozein zalantza argitzeko.

-Zozketa baten bitartez izendatuak izan diren bost bazkidez osaturiko Hauteskunde-batzordeak bere independentzia absolutua azpimarratu nahi du eta, halaber, hauteskunde-prozesu honen bermeak erabatekoak direla gure instituzioak merezi duen legez, beti ere Athleticen Estatutu Sozialak errespetatuz.