undefined

Rico, Remiro eta Lekueren egoera

Rico, Remiro eta Lekueren egoera

Mikel Rico: berregokitzapen prozesuarekin segitzen du jokalariak, ezker hankako alboko perone-muskulu luzean duen tendinopatia sendatzeko. Hobera…

Mikel Rico: berregokitzapen prozesuarekin segitzen du jokalariak, ezker hankako alboko perone-muskulu luzean duen tendinopatia sendatzeko. Hobera doa azken egunotan eta hurrengo astean bilakaera hobeagoa izango delakoan gaude.

Alejandro Remiro: ezin izan du aste honetako lan saioetan parte hartu, sufritu duen lunbalgia zorrotza dela eta. Fisioterapia hartzen ari da eta hobekuntza arina izan du.

Iñigo Lekue: odolik gabeko ebakuntza egingo diote hurrengo astean, gerrialde zutabean duen diskopatiak (disko-hernia (L5S1)) normaltasunez entrenatzea eta jokatzea galarazten baitio. Ebakuntzaren ostean parte mediko berri bat argitaratuko da.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK