undefined

ATHLETIC 2018, presidentearen gutuna

ATHLETIC 2018, presidentearen gutuna

Urte berri bat itxiko dugu. Ahazteko zaila. Gauza asko gertatu dira Athleticen sendian azken hamabi…

Urte berri bat itxiko dugu. Ahazteko zaila.

Gauza asko gertatu dira Athleticen sendian azken hamabi hilabeteotan.

Data hauetan ezin ahaztu utzi gaituztenak eta jadanik gure artean San Mamesen egongo ez direnak, goian beude eta baita gure ondoan ere.

Oroitzapen txiki bat Kepa Junkerarentzat eta une hauetan osasunarekin borrokan dauden athleticzale guztientzat: indarra eurentzat.

Ez dut pasatzen utzi nahi aukera hau Athleticen sendi guztiak zoriontzeko egiten duten ahaleginagatik. Beste behin ere gure filosofia bakarrak abagune paregabea eskaintzen die Athletic Clubeko talde guztiei, emakumezkoen taldetik azken kumeraino, egunero, hilero, urtero… historia egiteko.

Jakina, ezin dut ahaztu duela egun batzuk bazkideok parte hartu genuela hauteskunde prozesu batean gure Zuzendaritza Batza berritzeko.

Emaitzei begira egon beharrean, mezu hau erabili nahiko nuke urte berri on bat opatzeko, bakeaz eta osasunaz beterikoa, bazkide guztiei, abenduaren 27an botoa eman edo ez, hautagaitza bati sostengua eman edo ez, baterako edo besterako lan egin edo ez eta, jakina, hautagaitza biren partaideak izan ziren bazkide guztiei. Guztientzako nire besarkadarik estuenak bidali nahiko nizkieke.

Dena den, gustatuko litzaidake desio on horiek Alberto Uribe-Echevarria jaunarengan eta Josu Urrutia Telleria aurreko presidente jaunarengan zentratzea. Onena opa diet arlo pertsonalean eta profesionalean.

Bihotz anitzez beteriko kluba da Athletic. Anitzak grinan, ideologian eta baldintzetan, zuen taupada guztiak ongi etorriak dira eta bakarrik zera hau eskatzen dizuegu: futbola ulertzeko daukagun era uler ezazue, gure jendearekin lehiatzeko era, etxekoekin.

Edonon egonda ere, taupadak indarrez egiteko baino ez dizkiegu eskatzen bihotz zuri-gorri guztiei.

Esan gabe doa ere desio berezi bati eutsi beharko diogu, gure klubeko lantalde profesionalei zuzenduta. Gure ilusioa 2019 honetan lehiatzeko eta hobetzeko dituzuen gogoen parekoa da. Jakin badakigu zuen desiorik handiena guztiontzako urte berezi bat egitea dela.

Ez dut ahaztu nahi sendi zuri-gorriaren langileak, guztiok gara ezinbestekoak ibilbide berri honentzako. Ez ditugu ahazten gure asmo onen zerrendan.

Bilbon, Bizkaian eta Euskadin egon badaude zuri-gorriak ez diren bihotzak, baina beste kamiseta jantzita ahalegina eta baloreak oinarritzat hartzen dituztenak.

Gure arerioak ahaztea ere ez litzateke justua izango. Zelaian beste aldean daudenak jaso ditzatela Athleticengandik gure desiorik onenak.

Zorionak eta Urte berririk ONENA!

Aitor Elizegi, presidentea