undefined

Amorrortu, bizitza osoa zuri-gorriz

Amorrortu, bizitza osoa zuri-gorriz

Jose Mari Amorrortu (Deustu, 1953), Athletic Clubari lotutako ibilbide zabalari amaiera eman dio. Deustarrak, bere…

Jose Mari Amorrortu (Deustu, 1953), Athletic Clubari lotutako ibilbide zabalari amaiera eman dio. Deustarrak, bere jarduera profesionaleko epe ezberdinetan, talde zuri-gorriko hiru esparru desberdinetan aritu da eta hemendik aurrera bere bizitzako taldea laguntzen segitzeko prest azaldu da.

Athletic Clubari lotuta egondako 20 urte baino gehiagoko ibilbidean, edozein esparru edo jardueratan, Jose Mari Amorrortuk beti erakutsi du bere profesionaltasun eta zuri-gorritasun maila. Bere jardunaren garrantzia are eta garrantzitsuagoa da azken urteetan futbolaren inguruneak jasan duen aldaketa sakona kontuan hartzen badugu, 90. hamarkadatik etengabean hazten ari den beste kluben konpetentzia gero eta estuagoa baita, eta non Athletic Clubak ekonomia ahalmen haundiko gertuko eta urrutiko aurkariekin kalitatezko jokalariak lortzeko lehian ari den.

Futbolari modura lehen taldean bost denboralditan aritu zen (1973 eta 1978 artean), Kopa eta UEFAko azpitxapelketak lortu zituen (biak ala biak 1977. Urtean) Real Madrid eta Juventusen aurka. Liga, Kopa eta europar txapelketatako partida guztien artean 127 norgehiagoka jokatu zituen eta 10 gol erdietsi zituen.

Entrenatzaile lanetan, 19 urte azpiko Kopa irabazi zuen taldea zuzendu zuen, eta 1992tik 1994ra Jupp Heynckes alemaniarraren etorrerarekin batera bigarren entrenatzaile lanetan aritu zen. 1994/95 denboraldi-erdi aldera Iruretaren kargua hartu zuen, eta 95/96. denboraldian Stepanovic kargutik kendu zutenean ere berak zuzendu zuen taldearen norabidea. Ordurako bere ibilbidean nabarmen eta oihartzun handiena hartu duen zeregina betetzen ari zen Klubean, Kirol Zuzendaria alegia.

1994tik 2001rako lehen aroan, Amorrortuk Lezamako eskola kudeatzeko bere oinarria izan dena ezarri zuen: eskumendeko taldeetan garrantzitsuena jokalariak dira. Azken finean, Athletic Cluben filosofia berezia dela eta harrobitik lehen talderako jokalariak atera behar direnaren uste tinkoa, eta gainera, futbolarien heldutasun prozesuan jokalari guztiak (neska zein mutil) modu integralean hezi behar direla giza eta eskola alderdiak alde batera utzi gabe.

Amaiera eman berri zaion 2011az geroztik Lezamako eskolaren buru egindako bigarren epean, Jose Mari Amorrortuk, aipatutako oinarriei eutsiz, Lezaman hezitutako lehen taldeko jokalarien kopurua igotzea lortu du. Epe honetan debuta egin dutenen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Laporte, Williams, Yeray, Nuñez, Arrizabalaga, Lekue edo Cordoba.

Gaur egungo Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak eta Aitor Elizegi presidenteak berak pertsonalki, Josemari Amorrortuk gure klubarekiko erakutsi dituen errespetua eta leialtasuna azpimarratu nahi ditu, daukan jakintza eta esperientzia partekatzeko prest egoteaz gain. Balore hauek garrantzitsuak dira oso eta zuzendaritza-talde honek egunero zaindu eta goratu nahi ditu.