undefined

Data erabakigarriak heltzear daude

Data erabakigarriak heltzear daude

Guztiok jakinaren gainean gaude: lan eskerga dugu aurretik, erronka garrantzitsua da oso. Denboraldiak gehienezko ahalegina…

Guztiok jakinaren gainean gaude: lan eskerga dugu aurretik, erronka garrantzitsua da oso. Denboraldiak gehienezko ahalegina eskatzen digu lehiatzeko orduan, soropilean atsedenik eman gabe. Lehen taldeko jokalari bakoitzak, Gaizka buru dela jakina, erronka bereganatu du, atsedenik gabe eta gogor lan eginez. Gutakoak dira, etxekoak eta hurbil behar gaituzte!

Gogor egitea da sendi zuri-gorri osoari geratzen zaiguna, gure lan taldea sostengatu, lehen zaletik presidenteraino. Ez da unerik egokiena energiak ingurumarian, edota bigarren mailako gauzetan, galtzeko. unea da gure ilusioak, gure zalegoak, gure animoak berdegunean isla izan dezaten.

Garaia da San Mameseko partiden iraupena 95 minutukoa izateko, soropilean eta harmailetan. Hurrengo asteotan taldeak baturik behar gaitu: bazkideak, hedabideak, erabakiak hartzen ditugunak eta azken zalea, edonon egonda ere.

AUPA ATHLETIC!
BETI ZUREKIN

Aitor Elizegi
Athletic Cluben presidentea