undefined

Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago

Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Sevillan dago, urtarrilaren 16an, asteazkenean, 20:30ean, Sevilla FC taldearen aurka,…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Sevillan dago, urtarrilaren 16an, asteazkenean, 20:30ean, Sevilla FC taldearen aurka, Sanchez-Pizjuan futbol zelaian,  Kopako final zortzirenen itzuliko partida jokatzeko.

Zuri-gorriak hegazkinez abiatu dira 10:05ean eta 11:20an Sevillako aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusez NH Collection Hotelera abiatu dira bertan bazkaltzeko.

Aitor Elizegi presidentea espedizio-buru izan da. Goyo Arbizu, Oscar Beristain eta Itziar Villamandos batzakideek, eta Manolo Delgado aholkulariak osatu dute ordezkaritza instituzionala.

Zerua garbi eta 13 graduko hozberoa dago Sevillan.