undefined

Erakunde-topaketa

Erakunde-topaketa

Athletic Club Fundazioak, “Haien eskubideak jokoan” Gabonetako kanpainan zehar emandako jostailuen salmentagatik Athletic Clubek lortu…

Athletic Club Fundazioak, “Haien eskubideak jokoan” Gabonetako kanpainan zehar emandako jostailuen salmentagatik Athletic Clubek lortu duen etekin ekonomikoa Gurutze Gorriari eman dio.

Guztira, 3.988,07 euro bildu dira, eta Bizkaiko Gurutze Gorriak baliabiderik gabeko haur bizkaitarrentzat erabiliko ditu 2019ko Gabonetan zehar.

Gregorio Arbizu batzakideak, Manolo Delgadok eta Ricardo Mendigurenek, Athletic Club Fundazioaren aldetik, eta Alberto de Castrok eta Maria Gonzalezek, Bizkaiko Gurutze Gorriaren izenean, topaketa aprobetxatu dute bi entitateen arteko adiskidantzazko lotura sendotzeko etorkizuneko lankidetzei begira.