undefined

New Balancen bota berrien mundu mailako aurkezpena Lezaman

New Balancen bota berrien mundu mailako aurkezpena Lezaman

Atzo asteazkena, urtarrilak 16, New Balance markako Furon v5 eta Teleka v1 bota-modelo berrien irteera…

Atzo asteazkena, urtarrilak 16, New Balance markako Furon v5 eta Teleka v1 bota-modelo berrien irteera egin zen Lezaman. Gai honetan adituak diren 22 hedabideren ordezkariak egon ziren ekitaldian, tartean Ingalaterra, Amerikako Estatu Batuak, Alemania, Frantzia, Japonia, Belgika, Holanda, Norvegia eta Danimarkatik etorritakoak.

Aurkezpenean zehar, hedabideen ordezkariek New Balance oinetako berriekin lan saioa egin zuten Lezamako 7. zelaian.
Aldez aurretik, eta New Balancen eskutik, Athletic Clubek nazioarteko hedabideei harrera egin zien Ibaiganeko jauregian, eta iluntze aldera atzerritik etorritako kazetariei San Mames eta AC Museoa barrutik ezagutzeko aukera aparta eman zitzaien bertan antolatzen den Tour osoarekin. Jardunaldia amaitzeko, eta San Mames Jatetxean gonbidatuek otordua egin zuten bitartean, Athletic Clubek Sevillan lortutako 0-1eko garaipena ikusteko parada izan zuten.