Alfred Mills-en iloba zendu da
Alfred Mills (Cornwall, Erresuma Batua, 1874ko abenduaren 15-Getxo, 1929ko urriaren 15) gure kluba sortu zuten…
Alfred Mills (Cornwall, Erresuma Batua, 1874ko abenduaren 15-Getxo, 1929ko urriaren 15) gure kluba sortu zuten 33 lagunen artean atzerritar bakarra zen. Halaber, Burdigala (Bordele) atzerriko ‘team’ baten aurka lehen aldiz jokatu zuen Bizcayaren (Athletic Club eta Bilbao FC-ren jokalarien batuketa) hamaikakoan aritu zen, aldeko 0-2koaz amaitu zen partidan alegia.
Haren esaldi bat hauxe zen: “irabazi ala galtzeak ez du garrantzirik, inportanteena indarrez garbi jokatzea da, eta gozatu”. Bilboko telegrafia-enpresa batean zebilen, eta geroago John semeak lan hura hartu zuen, baina Vigora lekualdatu zuten, eta gero, Perura.
John Robert Mills, Alfreden iloba, jaiotzez euskalduna eta bihotzez eta pasaportea ingelesa, Brasilera abiatu zen 1967an, eta bertan bizi zen duela gutxi 80 urterekin hil zen arte. Sport Club Corinthians Paulista taldearen zale bihurtu zen, eta letra-gizona zenez, Charles Miller Brasilgo futbolaren aita omen zenaren inguruko bi liburu argitaratu zituen. Halan eta gutiz ere, Athletic “bihotzez lehen taldea zuen”, haren semeetako batek azpimarratu digunez.