undefined

San Mamesera sartzeko jarraibideak gaurko lehiarako

San Mamesera sartzeko jarraibideak gaurko lehiarako

Gaur, hilaren 30ean, San Mamesen jokatuko den Athletic Club eta Atletico Madrilen arteko Kopako norgehiagoka…

Gaur, hilaren 30ean, San Mamesen jokatuko den Athletic Club eta Atletico Madrilen arteko Kopako norgehiagoka ikusteko jarraibideak honako hauek dira:

Bazkideek aukera izango dute San Mameseko honako harmaila hauetara sartzeko, tornuan bazkide txartela aurkeztu ondoren eta harmailak bete arte: Beheko Ipar Harmaila; Beheko Ekialde Harmaila; Beheko Hego Harmaila, Beheko Harmaila Nagusia eta, beharrezkoa balitz, gainerako harmaila guztietara.

Halaber, sarrera duten pertsonek San Mameseko honako harmaila hauetara sartzeko aukera izango dute, tornuan sarrera aurkeztu ondoren eta harmailak bete arte: Beheko Ipar Harmaila; Beheko Ekialde Harmaila; Beheko Hego Harmaila, Beheko Harmaila Nagusia eta, beharrezkoa balitz, gainerako harmaila guztietara.

Aldi bereran gogoratzen dugu San Mameseko txarteldegiak ez direla irekiko, sarrerak lehenago agortu baitira.

Azkenik, eta azken orduko jende-samaldarik ekiditeko, publikoari aurretiaz joateko erregutzen diogu.

Sarrerak ez dira zenbakituak izango.