undefined

Washington Post-ek badio…

Washington Post-ek badio…

Washington Post ez da hutsaren hurrengoa, eta hark ere argi ikusi zuen. Estatu Batuetako Ekialde…

Washington Post ez da hutsaren hurrengoa, eta hark ere argi ikusi zuen. Estatu Batuetako Ekialde Kostako edizio digitala zabaldu zuen eta ez zuen zalantzarik izan Atlantikoaren beste aldetik heldu zitzaion agentzia ohar baten berria argitaratzeko. Athletic Club, bere grina eta emakumezkoen futbolaren aldeko apustu sendoa munduari bira ematen ari ziren. San Mamesen palkoa jende-piloa zegoen. Partidan zehar, hasi baino lehenago eta beranduago, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela, eserlekuetan 100 emakumetik gora bildu ziren. Haren emazte den Lucia Arieta-Araunabeñak, Aitor Elizegik eskainitako oparia bihotz-ukituta gorde zuen, emakumezkoen taldeko kamiseta pertsonalizatua. Hain zuzen ere, Klubaren nazioarteko futbolarien panelean dauden aita Eneko eta osaba Antonen argazkien ondoan eman zion.

Egun berezirako apainduta zegoen panelean, Espainiako selekzioan jokatu duten emakumezkoen jokalari zuri-gorrien argazkiak gehitu dira. Hasierako Itziar, Eli Capa edo Amaia Olabarrietatik, gaur egungo Eunate eta Lucia Garciara arte.

Handik pasatu ziren bost aldiz txapeldun geratutako Athletic taldeko bizkarrezurraren gehienak. Eta ez futbolariak bakarrik, entrenatzaileak, prestatzaileak eta laguntzaileak ere bai. Iñigo Juaristi, Txabo Aragües, Alberto Berasaluze, Natxo Ortiz de Guinea, Javi Caro eta Maider Figueroa hantxe izan ziren, baita Paco Angulo sendagilea, hasieran hain denbora luzean Athletic Cluben emakumezkoen lantaldeetan zaintzeari ekin ziona, edo Fermin Garcia, ‘Txispin’ estimatua eta goraipatua, jantziak eta botak egunetik egunera zaintzeko ardura zuena. Jokalariak izugarri postu ziren hura ikustean.

Juanma Delgadok eta Fermin Palomarrek ere gogora ekarri zituzten, erakundearen buru zirela, eskainitako denbora eta egindako bidaiak. Bere aldetik, Ana Urquijo presidente ohia, Manolo Delgadoren alboan eserita zegoela, kexu agertzen zen Lola Gallardo Atletico Madrileko atezaina atea erabat ixten ari zen bakoitzean.

Han zeuden ere Juan Mari Aburto alkatea eta Unai Rementeria ahaldun Nagusia, biak ala biak gehienbat emakumezkoez osatutako gizarte eta politiko ordezkaritza handiaren buru izanik, egunak merezi zuen bezala, tartean Lourdes Zorrozua, Izaskun Landaida, Lorea Bilbao, Ibone Bengoetxea, Idoia Mendia, azken hau Alfonso Gilekin, Itziar Urtasun, Itxaso Atutxa, Jone Goirizelaia edo Teresa Laespada, Mazarredo Zumardiko foru-sail osoa mugitu duena San Mamesen partidako garrantziaren parean egoteko. Ez zuten aukerarik galdu Iñaki Garcinuño, Cebek-en aldetik, Pedro Campo, Nerea Lupardo eta Celsa Leicea, Euskaltel-en izenean, ez eta Bilbaodendak-en zuzendaritzaren ordezkaritza zabala eta Hiribilduaren merkatari elkarteen presidenteak ere.
Alfredo Norzagaraik, Atletico Madrilen presidente atsegin eta irritsua den Lola Romero adiskidea agurtzeko aukera izan zuen; azken hau partida amaituta aldageletara pozik jeitsi zena bere taldearen garaipenagatik eta bizi izandako ikuskizunagatik.

Marcos Muro Enplegua eta Gazteria saileko kontseilariordeak; Jon Redondo Eusko Jaurlaritzaren kirol zuzendariak; eta Vicente Reyes Espainiako Gobernuaren ordezkariordeak partida elkarrekin ikusi zuten, eta etziko derbia buruan izateko parada izan zuten. Orduan Iñaki Williams eta Iago Herrerinen txanda izango da. Hauek argazkiak atera ziren adin guztiko sale pilo batekin. Peru Nolaskoain eta Bilbao Athleticeko taldekideak diren Vivian, Areso eta Iñigo Muñoz ere agurtzera pasatu ziren partida ikusteko eserlekuen bila lasterka ibili aurretik.

Aitor Martinez, Jose Ramon Souto, Pablo Paramas, Tomas Pascualena eta Cecilia del Burgo eta Jone Cormenzana, Iruñeko Oberenaren izenean, bertan ere egon ziren. Iñaki Alonso, Pauldarrak-en nagusia, Mayara Guimaraesekin batera ibili zen Mercado de las Especias nazioarteko eta exotikoak egun berezirako prestatu zuen otordu atseginean. Jesus Justek, Leioaren izenean, bere klubaren aste honetako lehen atalburu zuri-gorria bete zuen; izan ere, igandean arratsaldean Bilbao Athletic izango du aurrez aurre Lezaman.

Ion del Amo, Espainiako Federazioaren aldetik, eta Natalia Rodriguez, epaileen erakundeko arduraduna, beti Enrique Ortiz de Artiñanoren alboan, palkoan ere eseri ziren. Nazioarteko emakumezkoen futbolean jendetza kopuru handia lortu zuten beste ekitaldi batzuk ere errepasatu zituzten. Joko Olinpikoen edo Munduko Txapelketen finalak, baita UEFA Champions Leagueko finalen bat. Edozelan ere, emakumezkoen futbolean ez da inor gai izan 48.121 zale partida batean biltzeko ohiko egutegi batean, Kopako kanporaketa batean, neguko urtarrila bateko egunen batean. Bilbokoak gara eta.