undefined

Bertsoderbia Donostian

Bertsoderbia Donostian

Real Sociedad Fundazioak, Athletic Club Fundazioarekin elkarlanean, euskal derbyari buruz jada ohikoa den BertsoDerbiaren edizio…

Real Sociedad Fundazioak, Athletic Club Fundazioarekin elkarlanean, euskal derbyari buruz jada ohikoa den BertsoDerbiaren edizio berri bat ospatuko du. Ekitaldia otsailaren 3ean, igandean, izango da 18:00etan Donostiako Antzoki Zaharrean.

Athletic Cluben aldetik bertsolariak Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Paya izango dira. Real Sociedaden aldetik, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran arituko dira. Gai-jartzailearen ardura Iker Iriarterena izango da.

Athletic Club Fundazioaren izenean Iker Goñi batzakidea eta Galder Reguera joango dira.