
Williams, Ligako jokalaririk onena urtarrilean
Williams, Ligako jokalaririk onena urtarrilean
Datorren igandean Iñaki Williamsek LaLiga Santanderreko Urtarrilaren Jokalari Onenaren saria jasoko du.
Datorren igandean FC Bartzelonaren aurkako partidaren atarikoetan, Iñaki Williamsek LaLiga Santanderreko Urtarrilaren Jokalari Onenaren saria jasoko du. Kerman Lejarraga boxeolaria, Europa txapelduna Welter pisuan eta nazioarte mailan zale zuri-gorri ezagunetako bat, Williams jokalariari emango dio saria. Sari hau banatzeko Morgako Errebolberra ezizenaz ezaguna den Kerman aukeratzea ez da halabeharrezko kontua, Athleticzale handia izateaz gain, bere erronka guztiei gogo oldarkorraz eta ausardiaz ere aurre egiten die. Hain zuzen ere, halako ezaugarriak, grina izatea eta beldurrik eza, lehoien DNAren baitan dago eta LaLigako lehen postuan dagoen FC Bartzelona gainditzeko inoiz baino beharrezkoagoak izango dira, igande honetan, 20:45ean.
Astean zehar, Kerman Lejarraga, munduko txapeldun ohia den David Avanesyan errusiarraren aurka Europako gerrikoa defendatuko duena, Bilbao Arenan datorren martxoaren 30ean, Athletic Clubek egindako zenbait bideoren protagonista izaten ari da Barçaren aurkako partidurako inspirazio eta motibatze iturri bihurtzeko asmoz. San Mames, garaipenerako bidean Gaizka Garitanoren taldea bultzatzeko giro aparta sortzea eta Katedrala arratsalde handi horietako Katedralean bihurtzea da jomuga.
LaLigak saria banatzen du jokoarekin erlazionatutako zenbait irizpideen arabera futbolarien jarduketa sailkatu eta baloratzen duen estatistika metodoari jarraikiz. Iñaki Williamsek sari ospetsu honen lehen postua eskuratu du urtarrilean zehar jokatutako minutuak, atera botatako jaurtiketak, golak, erakutsitako eraginkortasuna, asistentziak, paseak eta lehiak aintzat hartuz.
Orain arte, 2018/19 denboraldiaren aurreko hilabeteetako saridunak hauexek izan dira: Messi, irailean; Luis Suarez, urrian; Tomáš Vaclík atezaina, azaroan; eta Antoine Griezmann, abenduan. Iñaki Williamsek esker ona jasotzen duen lehen aldikoa da, eta horrek jokalariaren progresioa agerian jarri du.
Zorionak Iñaki!