undefined

San Mameseko palkora gonbidatuko pertsonak

San Mameseko palkora gonbidatuko pertsonak

“Igandean denok Bartzelonaren aurka”. Astean zehar Kerman Lejarragak behin eta berriro igande honetarako leloa ekartzeaz…

“Igandean denok Bartzelonaren aurka”. Astean zehar Kerman Lejarragak behin eta berriro igande honetarako leloa ekartzeaz gain, partidaren atarian Iñaki Williamsi urtarrileko jokalari onenaren saria emango dio. Morgako Errebolberra, Txutxi del Valle entrenatzaile eta beste adiskide askorekin batera izango da gurean. MGZ Promotionseko Iñigo Herbosa eta Iker Almadaz gain, Violeta Gonzalez eta Jon Miguez ere izango dira bertan. Violetak oilar pisuan Espainiako txapelketa lortu berri du, eta gau-ekitaldi berean Jonek Kurasov ukrainarraren aurka bere lehenengo txapelketa erdietsi zuen, welter pisuko WBC Youth gerrikoa alegia.

Bi bazkide beteranoei esker ona

Zozketan sarituak izan diren bazkideaz aparte, ohikoa denez, bost bazkide beteranok ikusiko dute partida, eta aipamen berezia dute 89 eta 90 urteko Julia Bearan eta Maria Dolores Cocho bazkide beteranoek, ohorezko eserlekua izango baitute Katedraleko palkoan. Biak zale zuri-gorri aitzindariak izan ziren, eta poz hartzen dute San Mameseko harmailetan gero eta emakume gehiago dagoelako, beste garai batean meritu handia zeukana, eta hori dela medio, bihar esker ona jasoko dute. Ezin dugu ahaztu ere gure peña ofizial estimatuen ordezkaritza. Hauexek izango dira gurean: Peña Santurtzi, Artziniegako Peña Tiburon, Peña Sestaotarra Zu Zara Nagusia, Peña Santutxu, Tolosaldeko Lehoiak Elkartea, Peña Sahagun, Foz-eko Peña Iribar eta Peña Nalon.

Beste pertsona ospetsu batzuk

Bide batez, palkoan ere Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Jose Julian Lertxundi, Fernando Lamikiz, Ana Urkijo eta Fernando Garcia Macua presidente ohiak izango dira; futbolari izandako Pablo Otaolea eta Imanol Etxeberriaz gain epaile Batzordeko Oscar Garcia Manceras eta Gorka Rodriguez ere gerturatuko dira bertara. Futbol munduko beste aurpegi ezagun batzuk Bizkaiko Futbol Erakundeko presidentea den Iñaki Gomez Mardones eta Jose Angel Labrador lehendakariordea etorriko dira, Pedro Barreiro Ur Partzuergoko gerentea, Josu Bergara eta Kepa Odriozola lankideekin hurbilduko zaizkigu. Iñaki Lopez telebista aurkezle ezaguna, Utah Royalseko Vero Boquete nazioarteko futbolaria, Athletic Club Fundazioarekin elkarlanean ari diren enpresetako ordezkariekin eta alderdi politiko ezberdinetako kideekin elkartuko dira. Merkataritza eta Turismoko buru den Isabel Muela, Marcos Muro Lanbide eta Gazteria sailburua, UGTko idazkari Nagusia den Jose Maria Alvarez eta UGT Euskadiko buru den Raul Arza izango dira San Mamesera gerturatuko diren pertsona ospetsu batzuk.