undefined

Fair play, respect eta gure ereserkia

Fair play, respect eta gure ereserkia

Aulki bien atzeko aldeek FAIR PLAY eta RESPECT leloak erakutsiko dituzte hurrenez hurren

Gaur, otsailaren 10ean, FC Bartzelonaren aurkako neurketan, aulkien atzeko aldeak eta zelaira doan tunelaren atzeko aldeak ere apainketa estreinatzen dute.

Zehatz-mehatz, aulki bien atzeko aldeek FAIR PLAY eta RESPECT leloak erakutsiko dituzte hurrenez hurren. Kiroltasunez jokatzeko dei bat hor esertzen diren profesionalekiko eta zelaian dauden protagonistekiko. Aldi berean, erdiko aldean, zelai erdiaren parean, gure ereserkiaren estrofa bat ikusgai egongo da: Euskal Herriaren erakusgarria.