undefined

Athleticek Irratiaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du

Athleticek Irratiaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du

Lehenengo Athletic izan zen, 1898an, eta beranduago, 1906ko Gabon-egunean, Brant Rock Station-etik (Massachusetts) historiako lehen…

Lehenengo Athletic izan zen, 1898an, eta beranduago, 1906ko Gabon-egunean, Brant Rock Station-etik (Massachusetts) historiako lehen audio-irratia eman zuten, bertan “O Holy Night” Gabon-kantaren biolin interpretazioa eta Bibliaren pasarte baten irakurketa egin zirelarik. Gaur asteazkenean, otsailak 13, Irratiaren Nazioarteko Eguna, sare sozialen, ‘streaming’ moduko telesailen eta saioenbideokontsolaren aroan, Athletic Club eta irratia azken mendeaz geroztik partekatzen duten bide berberatik doaz.

Futbol zuzeneko emankizunen gorakada, nahiz eta 20.garren hamarkadaren amaieran hasi, 1950eko Brasilgo Munduko Txapelketarekin etorri zen. Herri uruguaiarra irratira itsatsita iruditzea besterik ez dago, zarata eta interferentzien artean, Uruguai munduko txapeldun izateko Alcides Ghiggiak Maracanazoren gola sartzen zuen bitartean. Baloia eta irratia elkar ulertzeko aro arrakastatsuaren hasiera izan zen.

hamarkadaren hasieran, Radio Bilbao San Mamesetik partidak ematen hasi zen. Hasieran bi irrati-kabina jarri ziren, bata Radio Bilbaorentzat eta bestea Santa Marinako ospitalearentzat. Gaixoek, ordurarte zuri-gorrien golen berri usoen etorreraren zain egon baziren ere, zerura begiratzeari utzi eta irratia piztu zuten. Igande eta futbolaren arratsaldeak.

Carrusel Deportivo

1954an futbol-irratiaren programa ikurra jaio zen, Carrusel Deportivo izenekoa. Zelai desberdinetako emaitzen berri emateko jarraiko konexioak egiten ziren, eta hainbat hamarkadan zehar milaka eta milaka zale zuri-gorri irrati-uhinen bitartez kontatutako lehoien balentriekin hunkitu ziren, bat-batean egindako kontaketa epikoekin urte haien zailtasun teknikoak saihesten zituzten esatari ospetsuei esker.

Jatorri horietatik eta gaurdaino, asko eta oso estimatuak izan dira Athleticen partidak eman duten irrati-esatariak. Antonio de Rojo izan zen lehen Carruselean San Mamesen ahotsa, eta harekin batera, Radio Bilbaon, Eduardo Ruiz de Velasco eta bere ordezkoa, Guillermo Fernández, nabarmendu ziren. Garai oparoak izan ziren bai Athleticentzat bai irratiarentzat, bitxikeria eta jakin-minaz betetakoak. Esate baterako, Ruiz de Velascorena, Manchesterren Europako Kopako itzuliko norgehiagoka eman zuen egunekoa. Orduan, Athletic kanporatua gelditu zen Maine Road zelaian, joaneko elurreko partida hartan garaipen mitikoa lortu arren. Arratsalde hartan, irratiak balentria baten itxaropenaz irrikan zeuden zale zuri-gorriak bildu zituen. BBC irrati-kateak Ruiz de Velasco harmailetako baten erdian kokatu zuen, zale ingelesez inguratuta, eta esatariak, inolako patxada britaniarrik, gabe partida goitik behera kontatu zuen. Beranduago ohartu zenez, nazioarteko seinalean konpondu gabeko matxura bat zegoen, beraz, bere ahotsa ez zen entzuterik izan Bilbon.

Sara Estevezen irudiak ere aipamen berezia merezi du. Maraton ezizenaz sinatzen zuenak kronikak ematen zituen Radio Juventuden, eta bertan Julio Garro eta Paco Blanco kontatzailearen irudiak ere nabarmentzekoak dira.

Matias Prats eta Jose Maria Garcia ere badira legendazko irrati-esatariak, eta aipatutako azkenaren argazki ahaztezina badago San Mameseko aldagelen sarreran, mikrofonoa eskuan, eta berokiaz jantzita euriaz babesteko eta takodun botekin hegalean pilatzen zen lokatzari aurre egiteko.

Bacalao, bacalao

80. hamarkadan jada, Fede Merino eta bere “bacalao” ospetsuak aipatzea ezinbestekoa da, haren lekuko Jose Iragorrik hartu zuena, San Mameseko Prentsa-Aretoari izena ematen diona alegia. Zerrenda luzea da eta ziur izenak falta dira: Carlos Bacigalupe, Patxi Alonso, Alfonso Amezaga… Hamarkada horretan euskaraz egindako lehenengo emankizunak ere heldu ziren Euskadi Irratia jaio berriaren eskutik eta  Iñaki Elorza, Iñigo Ayestaran, Martin Agirre eta Josemari Apaolaza esatariekin…  Halaber, Bizkaia Irratia partidak bizkaieraz kontatzen hasi zen 1990ean. Athletic Clubek gaurkotasun zuri-gorriaren berri ematen duten guztioi zoriondu nahi die Irratiaren Nazioarteko Egun honetan.

Mila hirietan zehar lehoiak jarraitu dituzten irrati-uhineko profesionalak, batzuetan ezusteko eragozpenei aurre eginez entzuleria zuri-gorriari hutsik ez egiteko. Adibidez, 1984an gertatutakoa, Bordeleko Girondins taldeak Radio Popularri milioi bat pezeta eskatu zionean Europako Kopako partida irratiz emateko Parc Lescure zelaian. Uko egin zioten. Bordelen zuten bitarteko baten bidez bi sarrera lortu zituzten, eta prentsa-baimenak erabili barik, harmailetara sartu ziren igorpen-materiala jantzien artean izkutaturik, sarrerako miaketetatik libratuz eta publikoaren artean partida izkutuan emateko.

Baina, beharbada, gogoan den bitxikeriarik handiena eta historia zuri-gorrian irratiak egindako lanari zor zaiona Ignacio Ellacuriak eta Jon Sobrinok 1984ko maiatzean parte hartutakoa da. Salvadorreko biztanleriaren aurkako armadaren tiroketa baten erdian, katedraleko kanpandorrean babestuta, Ellacuriak Sobrinori nolakoa zen egoera galdetu zion. Haien buruen gainetik balak txistuka zenbiltzan baina Sobrinoren erantzunak itxaropenari ate bat ireki zion: “ez dago dena galduta, Noriegak sartu berri du”. Talde maitatuaren nondik norakoen berri jakiteko irrati txiki bati zeukan.

Albistea jakitean, Ellacuriak irribarretsu gehitu zuen: “esan nizun, bada, Jaungoikoak ez du sekulan bere izakiak alde batera uzten”.