undefined

San Mameseko soropila

San Mameseko soropila

Lehiaketaren belar alfonbrarik historikoenetako bat gertutik ezagutzeko elkarrizketa egin dio LaLigak Anjel Muñoyerrori.

Erreportaje sorta egiten ari da LaLiga futbol zelaien soropilaren inguruan eta otsaileko alean Athletic Club aukeratu du horretarako. Lehiaketaren belar alfonbrarik historikoenetako bat gertutik ezagutzeko elkarrizketa egin dio LaLigak Anjel Muñoyerrori. Berau da Katedraleko belarraren mantentze-lanaren arduraduna.

Arestian aipatzen den elkarrizketan “belarraren gizonak” gure zelaiaren beharrak erakusten dizkigu, eguneroko zaintza eta estadioko estalkiaren eragina soropilarengan. Led lanparen lana berebizikoa da eguzkiaren indarraren eza ordezkatzeko, are gehiago erdiitxia den gure bezalako estadio batean.

Azken finean, Muñoyerrok ondoko bideoan adierazten den moduan, landare biziak dira eta fotosintesia behar dute osasuntsu mantentzeko.