undefined

Athletic Club, Deia Kirol Sarietan

Athletic Club, Deia Kirol Sarietan

Athletic Clubak ere jaso zituen bere oroigarriak.

Deia Kirol Sarien XLI ediziorako Euskalduna Jauregian jende andana bildu zen komunikabide bilbotarrak azken urteko euskal kirolari onenei emandako sari banaketa bertatik bertara ikusteko. Bertan, Athletic Clubak ere, noski, jaso zituen bere oroigarriak.

Lucia Garcia Cordobak, Athletic Clubaren 2018ko jokalari onenaren sariari esker, bere garaipen-zerrenda loditzen jarraitzen du. Deiak, gure Klubak emakumezkoen futbolaren alde egiten ari den lan ona aintzat hartzeaz gain, joan den urtarrilaren 30an San Mamesen bildu ziren 48.121 zaleek, Atletico de Madrilen aurka lortutako marka berria goraipatu nahi izan zuen. Erika Vazquez jokalariak eta Joseba Agirre entrenatzaileak jasotako saria, egunero emakumezkoen futbolaren alde lanean diarduten talde eta erakunde guztiei omenaldi xumea eskaini nahi izan zieten.

Deia Kirol Sarietan gizonezkoen lehen taldearen ordezkaritza zabala ere izan zen Euskalduna Jauregian. Raul Garciak Erregulartasunaren oroigarria jaso zuen, Aritz Adurizek Jokalari Seguruenarena eta Markel Susaetak berriz Azken Pasea Saria jaso zuen. Bide batez, gure kapitainak jokalari gutxik lortu dezaketen 500 partidako marka mundialagatik omenaldi beroa jaso zuen.

Deia Kirol Sarietan Athletic Clubaren ordezkaritza Aitor Elizegi presidentea buru zuela, Zuzendaritza Batzako hainbat kidek osatu zuten: Iker Goñi, Itziar Villamandos, Tomas Ondarra, Oscar Beristain, Oscar Arce, Begoña Castaño eta Goyo Arbizu. Manolo Delgado izan ezik, Athletic Club Fundazioaren ordezkari gisa Juan Carlos Ercoreka egon zen Euskalduna Jauregian Deiak antolatutako kirol-jaian.