undefined

Athletic Clubek 2 Real Betisek 2

Athletic Clubek 2 Real Betisek 2

Lucia eta Damaris izan dira zuri-gorrien golegileak.

Athletic Clubek eta Real Betisek bina berdindu dute Lezaman jokatutako partidan. Lucia eta Damaris izan dira golegile zuri-gorriak eta Szymanowskik eta A. Romerok Betisen golak egin dituzte. Partida berezia izan da Eunaterentzat, bere 200. neurketa jokatu baitu Athleticeko elastikoarekin.

Norgehiagokaren lehen aukera 6. minutuan izan da, Luciaren jaurtiketa batean. Joseba Agirreren taldeak izan du baloiren jabetza baina arerioen lehen abagunean, Szymanowskik sareratu du lehen gola.

Luciak ezkerretik jasotako erdiraketa errematatu du buruz atsedenaldirako hamar minutu falta zirenean.

Zuri-gorriak 51. minutuan aurreratu dira, Damarisek korner jaurtiketa batean buruz errematatu du. Elena Contreras epaileak min hartu du eta jokoa eten egin da hogei minutu inguruz. Athleticek aukera ezinhobea izan du hirugarrena egiteko baina Luciaren jaurtiketa Erinak urrundu du. Ondorengo jokaldian, Anoetan gertatu zen bezala, A. Romerok partida berdindu du eta gol horri esker zuri-gorriek ezin izan dute sailkapenean Betis aurreratu