undefined

Eunate Arraiza, 200 partida zuri-gorriz

Eunate Arraiza, 200 partida zuri-gorriz

Gaur, otsailak 14, Eunate Arraiza Otazu jokalariak (Biurrun, 1991/06/03) 200. partida jokatu du Athletic Clubeko…

Gaur, otsailak 14, Eunate Arraiza Otazu jokalariak (Biurrun, 1991/06/03) 200. partida jokatu du Athletic Clubeko elastikoarekin (Real Betisen aurka, 21J). Atzelari nafarrak, 2012ko irailaren 2an egin zuen debuta (7 denboraldi daramatza klubean) eta orain arte 18 gol erdietsi ditu zuri-gorriz jantzita.

Lehenengo mailan Lagunak taldearekin debuta egin ostean, 2012ko udan Athletic Clubarekin fitxatu eta bere debutaren egunean (bere talde ohiaren aurka) Athletic Clubaren 5-0 garaipenaren bi gol lortu zituen (15´, 63´). Eunate Arraizak 5 Euskal Herriko Kopa eta Liga Iberdrola bat irabazi ditu.