

Juan Carlos Ercoreca Athletic Club Fundazioaren Presidenteak, martxoaren 18tik 22ra egingo den zinema jaialdiaren zazpigarren edizioa aurkeztu du. Aurkezpen-ekitaldia BBK Aretoan burutu da, jaialdia egingo den lekuan, hain zuzen ere, eta Ercorecarekin batera Jon Vazquez Eguskiza, Fundazioaren zuzendari berria; Galder Reguera, Fundazioaren Jardueren Arduraduna, Gorka Martinez, BBKren Zuzendari Nagusia; eta Olatz Legarda, Euskalteleko Babesletza Saiako arduraduna.
Thinking Football Film Festival-a, futbolaz eta bizitzaz mintzo den Athletic Club Fundazioak BBK Aretoarekin elkarlanean eta Euskaltelen babesarekin antolatutako zinemaldia da. Zazpigarren edizio honetan, EE.BB., Iran, Erresuma Batua, Txina, Suedia edota Errumaniatik datozen bederatzi film egongo dira ikusgai.
Jaialdiaren hasieran 2018ko Ikusleen Saria Stewart Sugg zuzendariari emango zaio, “Kenny” filmagatik. Bertan, Liverpool-eko Kenny Daglish legendazko jokalariaren istorioa kontatzen da.
Ez da aurrelari eskoziarraren kirol ibilbide aparta kontatzen duen ohiko biopika, baizik eta 1989ko apirilaren 15ean gertatutako Hillsborough-eko tragedian hildako 96 zaleekin lotzen zen Daglishen irudiaren inguruko kontakizuna.
Jaialdiaren lehen pelikula, Zimbalist anai ospetsuen (besteak beste “Los dos Escobar” dokumentala eta “Pele” biopikaren zuzendariak) “Nossa Chape” izango da, Chapecoenseren tragediari buruzkoa, eta amaierakoa “Kaiser” dokumentala, futbolari izan gabe Botafogo, Flamengo, Fluminense edo Vasco da Gama punta-puntako talde brasildarretan aritu zen iruzurti baten bizitzari buruzkoa.
Bestalde, 2019ko egitarauan, emakumezkoen futbolak eta gizarte berdintasunaren aldeko emakumeen borrokak oso garrantzi handia izango dute. Hiru film eskainiko dituzte honen inguruan. Lehena, Iraneko “Cold Sweat” fikziozkoa. Futbolari batek selekzioarekin bere herrialdetik kanpo jokatzeko duen ezintasuna kontatzen da, horretarako senarraren baimena ez duelako. Bigarrena, “Freedom Fields” izenburukoa, Libiako emakumeak futbolean aritzeko eskubidearen aldeko borrokari buruzkoa da. Hirugarrenean, “Football for better or for worse”, Europako punta-puntakoa den FC Rosengård taldearen errealitatea kontatzen da, hots, kluben diru-sarrerari dagokionez gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desparekotasun izugarriko mundu honetan bizirauteko dagoen gatazka.
Thinking Football-en nabarmenduko den beste gai bat futbolean dagoen homofobiarena da Suitzako “Mario” fikziozko pelikularekin; lehen mailako klub batean bi jokalariren arteko amodiozko istorioa da, harreman hura izkutuan mantendu edo kaleratzeko dituzten zalantzak barne.
Emanaldi guztierako sarrera, aretoa bete arte, doakoa izango da, eta ikusle orok gogokoen duen pelikularen aldeko boza emateko aukera izango du aretotik irtetean, eta jaialdiaren amaieran boto gehien lortzen duen filma Thinking Football Film Festival-eko Ikusleen Sariaren irabazlea izango da.
Thinking Football Film Festival-a Athletic Club Fundazioak eta BBK Aretoak antolatzen dute, Euskaltel-en babes nagusiarekin, Hotel Meliá eta BCD Travelen babesarekin eta Comunitac, Metro Bilbao, Cinemanía, Panenka eta Líbero aldizkariak eta 11mm (Berlin), CineFoot (Brasil) eta OffSide Fest (Bartzelona) zinema eta futbol jaialdien lankidetzarekin. Fundazioak horiek guztiei bere ezin estimatuzko laguntza eskertu gura die.
Jaialdiaren informazio osoa jakin nahi izanez gero: www.thinkingfootballfilmfestival.com



Athletic Irakurketa Kluba "Togo" liburuari buruz Mexikon
Fundazioa
Antonio Briseño, Chivas klubeko jokalaria, bigarren taldeetako hamabost jokalari eta Guadalajarako hamabost zale Vivianekin solasean arituko dira Oscar de Marcosen liburuaz


VI. Futbola Buruan Lezaman
Fundazioa
Fundazioak eta Osakidetzak elkarrekin antolatu ohi duten futbol-jardunaldiak amaiera eman dio Geurea Ligari (Euskadiko Osasun Mentaleko Zentro Arteko Areto Futbol Liga)


Elkarrekin euskararen alde
Fundazioa
Bigarren urtez jarraian, Lezaman antolatuko da 'Euskara Jalgi Hadi Plazara', gure hizkuntzaren erabilera sustatzen duen txapelketa


V Fair Play saria Genuinerentzat
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak bosgarren aldiz jarraian lortu du garrantzi handiena duen garaikurra: kiroltasunarena


LaLiga Genuineko azken fasea
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak denboraldiko azken partidak jokatuko ditu Vila-realen


Berrikusi: Migrazioaren balio sozial eta kulturala, Letrak eta Futbola
Fundazioa
Williamstarren amak 125. urteurreneko intsignia jasoko du Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean


Asteburu honetan itzuliko da gure Genuine taldea
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak lehiaketaren hirugarren fasea jokatuko du Burgose


Vivianek "La Metamorfosis" liburua aukeratu du
Fundazioa
Atzelaria Kafkaren eleberri ospetsua irakurtzearen alde agertu da Fundazioak antolatutako Athletic Irakurketa Klubarentzat


SD Retuerto Sporten ehun urteak, beteranoekin batera
Fundazioa
Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen


Thinking Football 2023: zinemaldiaren deialdia eta datak
Fundazioa
Thinking Football jaialdiaren XI. edizioa urriaren 9tik 14ra egingo da Bilboko Sala BBK aretoan eta filmak jasotzeko epea zabalik dago