undefined

Pedal kolpe garaileak

Pedal kolpe garaileak

Igor Antonek Athletic Cluben omenaldia jaso du bere txirrindularitza ibilbideagatik, eta oroitzapenezko oparia emango diote SD Eibarren aurkako partidaren atarikoetan

Igor Antonek, Bilbon amaitu zen La Vueltaren etapa ahaztezin baten garailea, 2018ko amaieran erretiroa hartu berri ostean, Athletic Cluben omenaldia jaso du bere txirrindularitza ibilbideagatik, eta oroitzapenezko oparia emango diote SD Eibarren aurkako partidaren atarikoetan. Gainera, Fujik (Igor Antonen ezizena) Dani Garcia eta Mikel Balenziaga lehoiekin batera armaginen kontrako derbiaren bideo batean dago zuri-gorriei adorea emanez. Irudi horietan Bilbon lortu zuen garaipen bikaina gogoratzen da eta helmuga San Mames futbol zelaian jarri da larunbat honi begira, 20:45ean, armaginen aurkako derbiaren hasierako ordua, alegia. Igor Antonen aparteko palmaresean, Espainiako Itzuliaren lau garaipenak eta zenbait jardunalditan lehen postuan egon zela aipatzeaz gain, Italiako Giroan Zoncolanen izen handiko garaipena ere badago.

Halaber, Euskaltel-Euskadiren txirrindulari ohien artean norbaitek Bilborekin betirako lotura izatekotan, hori Igor Anton dugu. 2011n, La Vueltaren 19. etapan, Kale Nagusian, San Mamesetik gertu, helmugara heltzen lehena izan zen. Baziren 33 urte La Vuelta Bizkaiko hiriburutik ez zela pasatzen. Garaipen huraren gakoa Viverora egindako bigarren igoeran gauzatu zen, bere bizitzan gehien igo duen mendatea eta haren aldapak buruz jakin bazekizkienak. Galdakaoko txirrindulariak handik bakarka egin zuen ibilbidea Begoñarako bidean, eta Salveko zubia atzean utzita Kale Nagusiaren helmugan azaldu zen jendetzaren gozamenerako. Bi hamarkadetan zehar, 1994tik 2013ko amaieran ia desagertu arte, Euskaltel-Euskadik filosofia zuri-gorria ezarri zuen, eta UCI goi-mailako lehiaketetan aritu zen euskal lurraldeetan jaiotako edo hazitako txirrindulariekin soilik. Jatorritik, talde laranjak gorantza egin zuen denboraldi batetik bestera, eta kirola haratago kide izateko grina eragin zuen, harrotasuna sortuz. Athleticeko zaleen artean lotura hori naturaltasun osoz hartu zen; izan ere, futbola eta txirrindularitza, pilotarekin batera, Euskal Herrian erroturik dauden kirol nagusiak dira. Miguel Madariaga proiektu paregabearen aitzindaritik hasita, Euskaltel-Euskadirekin loriazko egunak oparitu diguten hainbat izen aipa daitezke. Igor Anton, besteak beste Izagirre anaiak, Mikel Landa eta Mikel Nieverekin 2013ko amaieran desagertutako taldean zegoen, urte gogoangarria benetan euskal txirrindularitzat.

Beharbada urrezko lehenengo orrialdeak Roberto Laiseka bihotzez Athletic zalea denarekin idatzi ziren 1999an itzuli handi bateko etapa bat Abantos Gainan irabazi zuenean, eta nola ez, bi urte geroago Tourreko Luz Ardiden-eko helmugara lehena heldu zenean elastiko laranjarekin. Gero, Iban Mayok eta Samuel Sanchezek gauza bera egin zuten, azken honek mendiaren mailota eskuratzeaz gain.