Hirurogeita hamabost urte Athleticekin, bizitza bat zuri-gorriz
Hirurogeita hamabost urte Athleticekin, bizitza bat zuri-gorriz
Zaila da oso aurkitzea San Mameseko palkoan egoteko motibo gehiagorik gure erakundean bazkide moduan beren lehen 75 urteurrena betetzen dutenek pilatzen dituztenak baino. Athletic Clubek omenaldia eskaini zien Eibar Kirol Elkartearen aurkako lehiaren atarikoetan eta gonbidapena luzatu zitzaien palkoko ohorezko tokietan egoteko bizitza zuri-gorri ia osoari behar legezko ezagutza eman guran.

Ekitaldi xume bezain hunkigarri batean, Luis Maria Barrenetxeak, Juan Antonio Bengoetxeak, Julio Elorzak, Carlos Fernandezek, Maria Teresa Gorostiagak, Juan Hormaechek (bere semeak plaka jaso zuen haren izenean), Jesus Iglesiasek, Santiago Lopez de Lerenak, Jose Antonio Lopezek, Fernando Malok, Fernando Marinek, Manuel Mendizabalek, Fernando Luis Mongek, Francisco Javier Otalorak, Cesar Prietok eta Alejandro Zalbidek izan zuten beren ezagutza.
Emakume bat eta hamabost gizon San Mamesera hurbildu zirenak egun berezi hori ospatzeko, Athleticen garaipenarekin gainera, eta euren saria Aitor Elizegi presidentearen eskutik jaso zutenak. Ekitaldian ere presente egon ziren Zuzendaritza Batzaren ordezkaritza zabala eta Joxe Anjel Iribar, Jose Mari Argoitia eta Carlos Gurpegi bezalako jokalari ohiak. Azken finean, Athletic Clubek urtean zehar bete behar dituen etxeko lan ofizialen artean agerian geratu zen honako hauek hunkigarrienak direla.
Athleticen historiak zuri-beltzean gure bazkideentzako 1943-44 denboraldian hasi ziren. Atzokoan oroitzapenak eta bitxikeriak pilatu ziren San Mameseko palkoan. Eta haien gainetik Jose Diez bazkidearen presentzia ere nabarmentzekoa izan zen, 104 urterekin Jose da Klubean daukagun pertsonarik edadetuena eta ia 80 urte darama bazkide moduan. Haren eskarmentutik bizipenak gehitu zizkion ekitaldiari.
Talde argazkia, senide eta lagunen presentzia, belaunaldiz belaunaldi bizirik mantendu den lotura zuri-gorriaren testigantza bihurtu ziren: izan garelako oraindik ere bagara eta beti izango gara.