undefined

“Athleticen Lagunak”, zaleekin Valentzian

“Athleticen Lagunak”, zaleekin Valentzian

Athletic Club Valentziara doa igande honetan, martxoak 3, Valentzia CF-ren aurka jokatzeko. Kirol jardueraz gain, bidaia honetan “Athleticen lagunak” estreinatuko dira.

Athletic Club Valentziara doa igande honetan, martxoak 3, Valentzia CF-ren aurka jokatzeko. Kirol jardueraz gain, bidaia honetan “Athleticen lagunak” estreinatuko dira.

Athletic Clubek eta Athletic Club Fundazioak akordioa erdietsi dute gure zaleak laguntzeko.
Fundazioaren boluntario bik -hainbat proiektutan bost urteko eskarmentua dutenak- eta Fundazioaren kidea den Asier Garcia Fuentes jokalari ohiak bidaia egingo dute eta Mestallan egongo diren zale zuri-gorrien beharrak asetzen saiatuko dira.

Ekimen hau bat dator pasa den hilaren 18an El Alcoraz futbol zelaia hasi zenarekin, helburu bera mantenduz: bertaratuko diren zale zuri-gorrien beharrak konpontzea, bai zelaira sartzean eta baita partidan zehar edota partida ostean ere. Oro har partidarekin loturik zelaian bertan gerta daitekeen edozer konpontzen saiatzeko egongo da.

“Athleticen Lagunak” etengabeko harremanetan egongo dira Athletic Clubeko ordezkaritzarekin eta baita arerioaren segurtasun arduradunekin ere.