undefined

Fundazioaren lanari esker ona

Fundazioaren lanari esker ona

Athletic Club Fundazioak Gorakide bereizgarria jaso du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gorabide elkartearen eskutik, adimen-desgaitasuna duten pertsonen erabateko gizarteratzean pertsonek eta erakundeek erakutsitako konpromisoa aintzatesteko.

Athletic Club Fundazioak Gorakide bereizgarria jaso du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gorabide elkartearen eskutik, adimen-desgaitasuna duten pertsonen erabateko gizarteratzean pertsonek eta erakundeek erakutsitako konpromisoa aintzatesteko.

Athletic Club Fundazioarekin batera, beste ehun pertsona eta erakunderi Gorakide bereizgarria eman zaie, besteak beste Guggenheim Bilbao Museoa, Deustu eta UPV-EHUko Unibertsitateen fakultateak, Kutxabank eta ikastetxeak.

Gorakide bereizgarria adimen-desgaitasunaren esparruan erlazio zuzenik ez duten Bizkaiko erakunde eta partikularrentzat zuzendu da; hala ere, kolektibo honen gizarteratze osoan hartu duten konpromisoa aintzat hartu da. Horiek horrela, Gorakide bereizgarriak beste batzuen lana aintzatesten du, eta aldi berean, adimen-desgaitasuna duten pertsonekiko aldeko jarrera sustatzea du helburu.

Hugo Borja, Gorabideren presidentearen hitzetan, “derrigorrez hori egin beharrik izan ez arren gure taldearen alde egiten dutenak saritu nahi ditugu”.

Athletic Club Fundazioak adimen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako gizarte-proiektuen artean honako ekimen hauek azpimarratuko genituzke:

Ahalegina Programaren bitartez, 12 eta 8 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako kirol anitzeko lan saioak non psikomotrizitatea lantzen den.

Ahalegina Kopa. Lezamako instalakuntzetan adimen-desgaitasuna duten pertsonak osatzen dituzten taldeek jokatzen duten txapelketa. Geu-Be, Adizmi, GAUDE, Gorabide, Atzegi, Antigua Luberri, Apdema eta Fundación Síndrome de Down elkarteko kideek hartzen dute parte.

Athletic Club Fundazioa Genuine taldea Ahalegina Kopan parte hartzen duten talde ezberdinetatik hautatutako jokalariekin osatutako taldea. Genuine Athletic Clubek 2018an Fair Play saria jaso zuen LaLiga Genuineko lehenengo txapelketan.