undefined

Peñistekin asteburu bizia Valentziar Erkidegoan

Peñistekin asteburu bizia Valentziar Erkidegoan

Datorren igandean Athletic Clubek Valentziaren aurka Mestallan jokatuko duen partidarekin bat eginez, gure peñek denetariko ekitaldi interesgarriak egingo dituzte Levante aldean.

Datorren igandean Athletic Clubek Valentziaren aurka Mestallan jokatuko duen partidarekin bat eginez, gure peñek denetariko ekitaldi interesgarriak egingo dituzte Levante aldean.

Asteburua larunbat honetan hasiko da Athletic Club Penyaren inaugurazioarekin Novelda herrian. Beraz, probintzia horretan bihotz zuri-gorriaren indarra nabaritzen da. Izan ere, guztira 1.200 peñista erroldaturik daude Alacant osoan jardunean ari diren ia 20 elkarteetan.

18:30ean inaugurazio ofizialaren ekitaldiari hasiera emango zaio gainerako peñei, bazkideei eta jarraitzaileei harrera eginez, 21:00etan adiskide bihurtzeko ohiko afariarekin amaitzeko, eta bertan Klubaren ordezkaritza zabala egongo da Aitor Elizegi buru dela.

Igandean, Valentzia hiriburuko peñen txanda izango da. Mislatako Gainza, Athletic Club David Lopez, Mislatako Athletic Club, Txapela Medio Lao eta Cruz Cubierta peñek, Mediterraneoko Federakundearekin batera, peña eta zale zuri-gorrien arteko elkarretaratzea antolatu dute.

Ekitaldiak goizeko 10:30ean hasiko dira Peña Txapela Medio Laok antolatu duen gosari herrikoarekin. Arratsaldeko 14:00etan, bertan bildutako guztiak, Udaletxe plazan elkartuko dira Pirotecnia Alpujarreñak antolatutako mascletá bertatik bertara bizitzeko. Giroa beroak David Lopez peñak antolatutako mokadutxoan jarraituko du, zaleak bertatik Mestalla aldera abiatuko dira Athletic Cluben hotel aurrean taldeari agurra egiteko. Eguerdi partean Valentzia CF taldeak antolatutako bazkari ofizialera joan aurretik, Aitor Elizegi presidentea eta ordezkaritza zuri-gorriaren gainontzeko kideak Txapela Medio Lao peñaren egoitzan solasean arituko dira bertara hurbiltzen diren guztiekin.