undefined

Alacantek eta Valentziak Athletic besarkatu dute

Alacantek eta Valentziak Athletic besarkatu dute

Asteburu honetan giro peñazale bikaina bizi izan dugu Alacant eta Valentzia artean, azken finean beste adierazle berri bat osasun zuri-gorria indartsu dabilela baieztatzeko.

Asteburu honetan giro peñazale bikaina bizi izan dugu Alacant eta Valentzia artean, azken finean beste adierazle berri bat osasun zuri-gorria indartsu dabilela baieztatzeko. Eta hori frogatzeko gaur goizean Txapela Medio Lao peñan Valentzia-hiriburuko elkarteek egin duten bilkuran Mendebaldeko gunean delegatua den Paco Alfaroren esaldia dakarkigu gurera: “Mediterraneo bizirik dago oso”. Baieztapen sendoa eta ez bakarrik Valentziako Erkidegorako balio duena, baizik eta edozein lurraldearentzat aplikagarria, Costa Bravatik Gibraltarreko Itsasarteraino.

Mislatako peña, Gainzarena, David Lopezena eta Cruz Cubiertakoa batu dira Txapela Medio Lao peñaren egoitzan Mestallara hurbilduko diren zale zuri-gorriei ongi etorria emateko. Senidetze ekitaldian Mislatako alkateak oparia jaso du Aitor Elizegi presidentearen eskutik. Hor ere Joxe Anjel Iribarrek eta Carlos Gurpegik keinu bat izan dute bihotzeko transplantea eta zazpi ebakuntza gainditu dituen Julen gaztearekiko. Aireportutik pasa eta gero Mislatan egon da eta ez du galduko gaur arratsaldeko partida.

Jai egun handia larunbatean hasiera izan zuena Noveldako peñaren inaugurazio ofizialarekin. Peña dagoeneko urteak daramatza bizi-bizirik, baina egutegia eta Alacanteko taldeak elitetik at daudela kontuan harturik, ekitaldi ofiziala atzeratzen joan zen. Atzokoan ia 300 pertsona batu ziren beren egoitzan. Ekitaldian presente egon zen gaur egun Noveldan jokatzen duen David Lopez jokalari ohia.