undefined

Michael Zimbalist eta Rafael Henzel Thinking Football-en

Michael Zimbalist eta Rafael Henzel Thinking Football-en

“Nossa Chape” dokumental-film luzeak hasiera emango dio 2019 Thinking Football Film Festival ekimenari martxoaren 18an BBK Aretoan, 20:00etan.

“Nossa Chape” dokumental-film luzeak hasiera emango dio 2019 Thinking Football Film Festival ekimenari martxoaren 18an BBK Aretoan, 19:00etan. Brasilgo Chapecoense futbol taldearen berreraiketa kontatzen da, 2016ko azaroaren 28an aire-istripu batean klub horren jokalari eta langile gehienek bizitza galdu ostean.

Dokumentalaren proiekzioan Michael Zimbalist zuzendari ospetsua izango dugu, Jeff anaiarekin batera futbolari buruz azken urteetan egin diren bi pelikula garrantzitsuenetako egilea, “Los dos Escobar” dokumental bikaina eta “Pelé, el nacimiento de la leyenda” Peleren biopika, alegia. Harekin batera Rafael Henzel aretoan izango da, istripuan bizirik irten ziren sei pertsonetako bat. Biak solasean egongo dira aretoan bildutakoekin pelikula amaitzean.

Thinking Football Film Festival-en sarrera, aretoa bete arte, doakoa izango da. Jaialdiari buruzko argibide gehiago honako web orrian duzu: www.thinkingfootballfilmfestival.com