undefined

Presentzia zuri-gorria

Presentzia zuri-gorria

Asteazkenean, martxoak 6, arratsaldeko 15:30ean Mikel San Jose eta Ainhoa V. Moraza jokalariak Errakaldeko (Bilbo)…

Asteazkenean, martxoak 6, arratsaldeko 15:30ean Mikel San Jose eta Ainhoa V. Moraza jokalariak Errakaldeko (Bilbo) Sagrado Corazon Ikastetxera joango dira ikasleekin hitz egiteko.

Hurrengo egunean, ostegunean, hilaren 7an, 15:30ean, Ainhoa Alvarez eta Andrea Sierra jokalariak Trapagarango Itxaropena Ikastolan egongo dira.

Beranduago, 18:30etan beste bi jokalari, Damaris Egurrola eta Andere Leguina, Busturiako Kultur Etxean egongo dira zaleekin hitz egiteko.

Colegio Europak Emakumearen Jardunaldiak antolatu ditu astean zehar, emakumezkoen generoa eta arlo profesionala lotuz. Martxoaren 6ko jardunaldian Iraia Iturregik, emakumezkoen lehen taldeko prestatzaile fisikoak parte hartuko du.