undefined

Athletic Clubek emakumezkoen futbolari buruz duen balorazioa

Athletic Clubek emakumezkoen futbolari buruz duen balorazioa

Athletic Clubek, atzo Espainiako Erret Futbol Federazioaren Zuzendaritzak onartu duen lehiaketa modeloaren proposamenak sortutako egoera…

Athletic Clubek, atzo Espainiako Erret Futbol Federazioaren Zuzendaritzak onartu duen lehiaketa modeloaren proposamenak sortutako egoera berriaren aurrean, honako hau adierazi nahi du:

1. Athletic Club EEFF-ko emakumezkoen futbolaren batzordean dago, eta Aitor Elizegi presidenteak ordezkatuta, erabaki honetan parte hartu zuen.

2. Athletic Club, emakumezkoen futbola merezi duen moduan aurrera egiteko bere baliabide guztiak ipini eta bere sentsibilitatea beti erakutsi duena, lehiaketa hobetzeari buruzko planteamendu guztietara zabalik dago. Athletic Clubek, balio, jasangarri, arduratsu eta bertako futbolaren aldeko garrantzia azpimarratzen du; are gehiago kirola eta emakumezkoen futbolari buruz ari garenean.

3. Gure babesa emango diegu emakumezkoen taldean, gizonezkoenean egiten dugun bezala, bai harrobiaren futbola sustatu bai gure inguruko talentu eta gaitasuna duten jokalarien profesionaltasunaren apustu sendoa eginez, goi mailako kirolari moduan gure proiektuaren filosofian bizitzea erabaki duten bertako emakumeei garrantzia nabarmentzearen alde egiten duten klubei eta lehiaketei.

4. Athletic Clubek duen gizarte inplikazio, azpiegitura, eta titulu lidertza kontuan hartuta, emakumezkoen futbolak etorkizunean hartzen duen bidearen abangoardian egotea merezi du. Horren adibide garbia da Kopako neurketan, Atletico Madrilen aurka, San Mamesen 48.121 zale bildu eta historiako bigarren partidarik jarraituena izateko erakutsi zuen indarra. Etorkizuna eraikitzeko, Klubak aspalditik egiten duen moduan, harrobian egiten den lana saritzen duen azpiegituretan funtsatu beharko litzateke, non era berean, hitzartutako erakundeak ere barneratzen diren.