undefined

Emakumezkoean Athletic Club taldea, 2019 Zirgari saria

Emakumezkoean Athletic Club taldea, 2019 Zirgari saria

Athleticen emakumezkoen taldeak jasotako sariaren oinarria hauxe izan da: erreferente bihurtu dira goi mailako zein oinarrizko emakume kirolarientzat.

Ainhoa Tirapu, Yulema Corres eta Ainhoa Moraza jokalariak, Athletic Clubeko ordezkari modura, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK emakume eta gizonezkoen berdintasunaren alde banatzen dituen 2019ko Zirgari saria jaso dute “Ahalduntze eta balio aldaketa” atalean. Saria Patri Espinar pilotariarekin batera partekatu dute gure jokalariek. Zirgari Sarien IV ekitaldian Athletic Cluben ordezkaritza, aipatutako jokalariaz gain, Fundazioaren presidente den Juan Carlos Erkorekak eta Jorge Gomez batzarkideak osatu dute.

Athleticen emakumezkoen taldeak jasotako sariaren oinarria hauxe izan da: erreferente bihurtu dira goi mailako zein oinarrizko emakume kirolarientzat. Gainera, San Mames bete dute, eta erreferente mundiala dira gizonen taldeak erabateko nagusitasuna duten jarraitzaile ugariko kirol batean. Ia 50.000 pertsona, denetarikoak, biltzea lortu dute, eta haiei esker Bizkaiko mutikoek eta neskatoek badute nor hartu eredutzat.

Sari banaketaren atarian, Athletic Clubek Lezaman egindako lan saio baten irudiekin osatutako bideo bat eman dute aretoan. Bertan off-ahots baten bitartez genero desberdintasun eta benetako berdintasunaren alde zuri-gorriek egindako lana goraipatu nahi izan da. Arestian aipaturiko bideoan zenbait jokalarik eta Joseba Agirre entrenatzaileak ikuspuntu aldaketa honen ikur diren betaurreko moreak jantzi dituzte.

Bizkaian emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean diharduten pertsona, erakunde eta enpresen artean, aurten, Pilar Perez Fuentes historialaria, Tartekari Sarearen emakumearen aurkako indarkeriaren eragile boluntarioak eta IZAR Cutting Tools enpresa 2019. urteko Zirgari Sariaren beste irabazleak izan dira.