undefined

Athletic Clubeko emakumeei omenaldia

Athletic Clubeko emakumeei omenaldia

Martxoaren 8a (Nazioarteko Emakumeen Eguna) dela-eta Klubak, bazkide, futbolari, teknikari edota langileen esparruan familia zuri-gorria ordezkatzen duten hainbat emakume, bideo batean bildu ditu.

Martxoaren 8a (Nazioarteko Emakumeen Eguna) dela-eta Klubak, bazkide, futbolari, teknikari edota langileen esparruan familia zuri-gorria ordezkatzen duten hainbat emakume, bideo batean bildu ditu. Alde batetik, genero berdintasunaren aldarrikapenarekin eta emakumeen ahalduntzearekin bat egiteko eta, bestetik, euren etorkizuna genero mugarik gabe, modu askean eta berdintasunean erabakitzeko bidean gainditu beharreko oztopo eta aurreiritziak apurtzeko egindako lana aintzat hartzeko.

Bideoan parte hartzen duten hamaika emakumetik zortzi Klubeko langileak dira, eta beste hiruek, familia bereko hiru belaunaldi ezberdin, gure zaleak ordezkatzen dituzte. Ohore haundia da, harro egoteko modukoa, emakumeak klubeko esparru guztietan duen garrantzi gero eta haundiagoa. “Hamaikako” honetako adintsuena, 94 urte dituen Maria Teresa Gorostiagak alegia, Athletic Cluben bostgarren bazkide zaharrena da. Joan den otsailaren 23an, SD Eibarren aurkako derbyaren atarian, Klubak 75 urte bazkide modura bete dituzten zaleei egindako omenaldian, bera izan zen emakume bakarra. Terek bere biloba Uxue Lezaman futbolean ikusten duen bitartean esaten duen moduan “beste garai batzuk ziren!”.

Egun, Athletic Clubek emakumezkoen lehen talde bat, bigarren taldea, kadete eta gazte mailako harrobiko egitura osoa baldin badauka; emakumezkoak Ibaigane, Lezama eta San Mameseko beharren egituran 40 emakumetik gora parte hartze nabarmena baldin badaukate; eta urtetik urtera emakumezkoen bazkide kopuruak gora egiten badu (7.200 baino gehiago dira emakumezkoak), zalantzarik gabe, hein haundi batean Tere Gorostiaga bezalako aitzindariei esker lortu da. Emakume hauek bidea eraikitzeaz gain, gizonezkoen esparrua omen zen futbolean mespretxuak gainditu eta etorkizunerako mugarriak ezarri zituzten.

Athletic Clubeko emakume guztien ordezkari gisa hamaikako hau aukeratu dugu, taldea gero eta sendoagoa izaten jarrai dezan, eta bide batez belaunaldiz-belaunaldi berdintasunaren bidean lanean borrokatu dezagun. Emakume hauen guztien balio pertsonalek gure nortasunaren parte direnez, martxoaren 8an “Athletic gu gara!” oihuak inoiz baino esanahi haundiagoa hartzen du.

1. Tere Gorostiaga Eguzkiza (Athletic Clubeko bazkidea)
2. Inge Gorostiaga Luzarraga (Athletic Clubeko bazkidea)
3. Uxue (Ingeren alaba)
4. Toscana Viar Moron (Nutrizionista)
5. Laura Prado Lodosa (Finantza zuzendaria)
6. Paula Fernandez Aracama (Marketing saila)
7. Eli Ibarra Rabancho (Genuine taldeko teknikaria)
8. Amaia Olabarrieta Elordui (Kanpo proiektua)
9. Saioa Gonzalez Villegas (Lehen taldeko delegatua)
10. Aitziber Juaristi Caballero (Gazte mailako entrenatzailea)
11. Damaris Egurrola Winke (Lehen taldeko jokalaria)